euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bordaleko Euskal Etxearen ikasturte sartzea, osasun pasearekin; talde eta karta berria Orestobask bere tabernan

2021/09/03

Kultur programa osoa aurkeztu dute Bordaleko Euskal Etxean ikasturte berrirako. Irudian, hitzaldia iaz elkartearen egoitzan
Kultur programa osoa aurkeztu dute Bordaleko Euskal Etxean ikasturte berrirako. Irudian, hitzaldia iaz elkartearen egoitzan

PUBLIZITATEA

Bordele, Frantzia. Abuztuko udako atsedenaldiaren ondoren, Bordaleko Euskal Etxeak bere ateak zabaldu ditu eta bere ekitaldiak abian jarri ditu, tartean zinema alorrekoak, gastronomia, hitzaldiak eta herriko ekitaldietan parte-hartzea. Osasun-neurrien malgutzeak jarduera-programa oso interesgarria garatzea ahalbidetu du. Azpimarratzeko, Euskal etxeko “Orestobask” tabernak lantalde eta menu berria dituela, eta zabalik dagoela jada, ostegunetik igandera, lagun eta bazkideen arteko topaleku. Ostegun honetan bertan etxeko “Kantuz” taldeak bere berrirekiera animatu zuen.

Udako etenaldia ondoko lehenengo hilabete honetan, Pablo Agüero-ren "Akelarre" filmaren emanaldia programatu da, Claude Labat-ek filma Utopia zineman aurkeztuko du irailaren 14an eta 16an, berriz, arratsaldeko 6:30etan Euskal Herriko sorginkeriari buruzko hitzaldia emango du Euskal Etxean.

Beste bi mintzaldi konfirmatuta daude, euskal etxean: irailaren 28an, euskal dantzari buruzko hitzaldia, Xavier Itçaina-ren eskutik, eta urriaren 12an Jean Joel Ferrand-en "Le basque est fier" liburuaren aurkezpena, egilearen eskutik.

Gainera, irailaren 18an Ondarearen Eguna ospatzen da Bordelen eta, urtero bezala, Bordaleko Euskal Etxea partaide izango da bere produktuen txosnareki. Horrez gain, "Aistrika” taldearekin afaria antolatu dute egun horretarako.

Baieztatu dauden gauzekin jarraituz, urrian Bordaleko Euskal Etxeko lagunak bi ekitaldi gastronomikotan elkarretaratuko dira: hilaren 1ean afaria iragarri dute sagardotegi menuarekin, eta 16an bazkari berezi batean Paueko euskaldunekin bat eginik.

Gogora dezagun Frantziako estatuan indarrean dauden araudiei jarraiki, barrualdeko jarduera hauetan guztietan parte hartu ahal izateko osasun pasea beharrezkoa izango dela, eta edukiera murriztuta dagoenez, lekua garaiz erreserbatzea komeni dela parte hartu ahal izateko, gabe geratzeko arriskua ekiditearren.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia