Bordele, Frantzia. Bordaleko Euskal Etxeak euskal genealogiarako sarbide tailerrak egiteko proposamena iragarri du Marie Eppherre-Provensal koordinatzailea gidari. Bordelen jaioa, genealogiarekiko grina duen pertsona da Marie Eppherre-Provensal, «Retrouver ses ancêtres basques» (Zure euskal arbasoen bila) gidaren egileetako bat. Bere familiari buruzko ikerketari esker, Eppherre-Provensalek lehengusu urrunak aurkitu zituen Argentinan, Txilen eta Estatu Batuetan. Doako eta aurrez aurreko tailerrak dira.
- Tailer hauei buruz gehiago jakiteko, sakatu hemen
- Interesatzen bazaizu, bete galdetegi labur hau
- Marie Eppherre-Provensal-en emaila: mdeppherre@hotmail.com