euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bonbardaketari buruzko hitzak lagun inauguratu dute Paranako Urrundik-en egoitzan Picassoren Guernica bat

2018/04/30

Paranako Urrundik elkarte eta 'Presencia Vasca' saioaren urteurren bazkaria
Paranako Urrundik elkarte eta 'Presencia Vasca' saioaren urteurren bazkaria

PUBLIZITATEA

Koadroa Paranako euskal elkartearen egoitzako ‘Mikel Ezkerro’ aretoan egongo da aurrerantzean ikusgai, herri bizkaitarrean gertatutako sarraskia inoiz ahaz ez dadin. Gernikako Bonbardaketaren 81. urteurrena zeremonia hunkigarri batean oroitu zuen 18 urte bete berri duen Urrundik Euskal Etxeak.

Parana, Argentina. Gernikako Bonbardaketaren urteurreneko egunean bertan egin zuten omenaldi-zeremonia Urrundik Euskal Elkarteko lagunek. Omenaldiarekin batera Picassoren ‘Guernica’ koadroaren erreprodukzio bat desestali zuten Euskal Etxeko ‘Mikel Ezkerro’ aretoan. Zeremonian etxeko lehendakari Juan Carlos Borrasek eman zien ongietorria gonbidatuei eta horren ostean ‘Presencia Vasca’ irratsaioko aurkezle Federico Borrasek azaldu zituen Bonbardaketaren inguru historia eta munduko gizartean erasoak izan zuen eragina.

18. eta 28. urteurrenak

Egu batzuk lehenago, apirilaren 15ean, ehun bat lagun bildu ziren 'Urrundik' euskal erakundearen 18. eta 'Presencia Vasca' irratsaioaren 28. urteurrenak ospatzeko. Jaia Parana bereko 'Circulo' hoteleko jatetxean izan zen eta bi zatitan banatu zen. Lehenengoan, Juan Carlos Borrasek esker hitzak luzatu zizkien bazkarira bertaratu zirenei –tartean hiriko eta probintziako agintariei eta beste kolektibitate batzuetako ordezkariei–, eta elkartearen historia errepasatu zuen. Propio joandako Mikel Ezkerro irakasleak ere egin zituen hitz hunkigarri batzuk Paranako bere lagunekin.

Topaketaren bigarren zatian, bazkalostean, musika eta dantza ikuskizuna hasi zen. Dantzari eta musikarien zerrenda luzea izan zen: Euskal Etxeko dantzariak, "Cuatro Horizontes" balleta, Mirna Donda sopranoa, 2017ko Cosquin kantaldiaren irabazle izan zen Hernando "Pico" Rubio gitarrista eta Juan C. Borrasek eta Oscar Gilesek osatutako bikotea barne.

Aipatzekoa da bazkariaren aurretik ‘Presentzia Vasca’ irratsaioaren saio berezia aireratu zuela Federico Borras aurkezleak, Mikel Ezkerro lagun.

Urteurren bazkariari amaiera emateko, zozketak eta brindisa egin zituzten.

-www.facebook.com/urrundik.parana
-www.facebook.com/presenciavasca.parana


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia