euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bonbardaketaren 84. urteurrenaren bezperetan, “El Roble de Guernica” kanta-omenaldi bideoa datorkigu Argentinatik

2021/04/22

“El Roble de Guernica” kanta-omenaldia
“El Roble de Guernica” kanta-omenaldia

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Datorren astelehenean --Apirilaren 26-- 84 urte beteko dira Franco generalaren aliatu ziren hegazkin aleman eta italiarrek Gernikako herria bonbardatu zutenetik, hiria birrinduz eta merkatu egunean ari zen populazio zibila sarraskituz. Frankismoaren gezurrak atzean utziz eta hein handi batean Picassori eta George L. Steer bezalako kazetariei esker, erasoak eta bere oihartzunak denborarekin mugak oro gaindituko zituzten eta gaur egun apirilero data lizun eta zital hura bortizkeriaren kontrako garrasi gisa gogoratzen da Euskal Herrian eta munduko bere diasporan, euskal komunitateen barne eta kanpoan.

Euskal komunitateetatik kanpoko sinbologia eta erreferentzialtasun horren lekuko ‘El Roble de Guernica’ (Gernikako haritza) kanta iritsi zaigu Argentinatik. Jorge Padula Perkins idazleak sortutako poemari Rodrigo U. Stottuth-ek jarri zion musika. Eta Youtuben entzungai dagoen bertsioa Argentinan bizi den Nery H. González Artunduaga artista boliviarrak abesten du.


[“El Roble de Guernica”, Jorge Padula Perkins, Rodrigo U. Stottuth eta Nery H. González Artunduaga artisten kanta]

Padula Perkins egilearen esanetan, “Haritza une historiko eta tragiko haren lekukoa izan zen eta ikur bihurtu zen Euskal Herriarentzat. Askatasunaren eta Bakearen ikurra, bere antzinako balioa galdu gabe”.

Egileak euskal jatorririk ez badu ere, Haritzaren omenezko abesti hau eta ez da Padula Perkinsek euskal gaiez idatzitako abesti bakarra. Duela bi urte ‘Alma del euskera’ (Euskararen Arima) idatzi zuen eta Alfredo Figueras musikariak uztartu zion doinua.

Azalpena sortzaileak berak ematen digu: "'Alma del euskera’ abestia 2018an sortu genuen, propio Buenos Airesko Eusko Kultur Etxean aurkezteko. Argentinan eta mundu osoan dauden euskal etorkinei, euren ondorengoei eta euskal diaspora osoari eskaini nien”.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia