euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bonbardaketaren 81. urteurrena: Buenos Airesko CCK Kultur Guneak jardunaldiak hasiko ditu bihar Agirre Lehendakariari buruz

2018/04/24

'Agirreren bidaia' zine zikloa CCK Kultur Gunean
'Agirreren bidaia' zine zikloa CCK Kultur Gunean

PUBLIZITATEA

Buenos Airesko Centro Cultural Kirchner (CCK) kultur guneak --Hego Amerikako handiena eta modernoena, Postetxe Zentraleko eraikin ohian-- Gernikako Bonbardaketaren urteurrena gogoratzeko helburua izango duen ekitaldia baitaratuko du bihartik hasita apirilaren 25etik 27ra. Ekitaldiak Jose Antonio Agirre lehendakariaren erbesteratzean sakontzen duen ‘Agirreren Bidaia’ zinea zikloa hartuko du ardatz, zenbait mahai ingururekin, Buenos Airesko euskal etxeetako ordezkariak partaide.

 

Buenos Aires, Argentina. Euskadiren Argentina-Mercosurrerako Ordezkaritza antolatzaile, jardunaldiok bi helburu nagusi dauzkate: euskal kulturari agerikotasuna ematea ekitaldia Hego Amerikako kultur gune oihartzuntsua den Kirchner Kultur Gunean antolatuta; eta, euskal komunitate mailan, hiriburuko euskal etxe guztiak ekitaldi berean elkartzea, Agirre Lehendakariaren baloreak gailenduz: bakearen bilaketa, artearen, demokraziaren. solidaritatea eta abarren bidez.

Hautatutako datak ere zergati jakina du, ekitaldi eta elkarretaratze ugari egiten baititu urtero euskal diasporak Gernikako Bonbardaketa gogoan. Euskadiren Ordezkaritzako proposamenak bat egiten du euskaldunek munduan zehar 1937ko apirilaren 26 lazgarri hartan euskal libertateen sinbolo den Gernikak jazotako erasoan hil zirenak eta birrindutako herria oroitzeko borondatearekin, Bakearen alde eta honelakorik errepika ez dadin.

'Agirreren bidaia' ekitaldia CCK Kultur Gunean igaratuko da, 551. aretoan, bihartik hasita ostiralera arte. Sarrera doakoa da, ez da beharrezkoa aldez aurretik erreserbartzea eta jendea iritsi ahala joango da esertzen lekua bete arte.

AGIRREREN BIDAIA: PROGRAMA

Apirilak 25, asteazkena

-19:00etan: Zikloa inauguratuko du Sara Pagola Euskadiren ordezkariak. ‘Buscando a Agirre’ dokumentala pantailaratuko da
 20:30etan, ‘Paperezko ahotsak’ dokumentala

Apirilak 26, osteguna

-19:00etan: ‘Markak’ dokumentala
-20:30etan, ‘Gernikak utzitako markak. Begirada bat Buenos Aireseko euskal diasporaren ikuspuntutik’ izenburuko mahai ingurua, honako partaideekin: Mikel Ezkerro (Iparraldeko Euskal Etxea); Mario Arraga (Eusko Kultur Etxea); Valentin Galardi (Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioa); Pablo Ubierna (Laurak Bat); eta Elsa Usandizaga (Euskaltzaleak)

Apirilak 27, ostirala

-19:00etan, ‘Iragan Gunea Berlin’ dokumentala
-20:30etan, ‘Bosgarren solairua’ eta zikloaren bukaera euskal etxeetako kideen eskutik. Partaide: Cesar Arrondo (Iparraldeko Euskal Etxea); Maria Elena Etcheverry (Eusko Kultur Etxea); Teresa Zavaleta (Euskaltzaleak); Arantza Anitua (Laurak Bat); Enrique Fagoaga (Euskal Echea Kultura eta Ongintza Elkartea); eta Diego Ibarbia (Juan de Garay Fundazioa).

‘Agirreren Bidaia’ri buruzko informazio gehiago izateko, ikus http://lehendakariagirre.eus/agirreren-bidaia



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia