euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bonbardaketaren 74. urtemugan, Euskal Sustraiak EEak 'Guernica' koadroren kopia bat estreinatuko du

2011/04/26

Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeko kideak. Handiago ikusi nahi izanez geroz, egizu klik irudiaren gainean (argazkia EE)
Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeko kideak. Handiago ikusi nahi izanez geroz, egizu klik irudiaren gainean (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Euskal Herriko eta Diasporako herri askotan gogoratuko da gaur Bizkaiko herriak pairatutako erasoa. Argentinan, Trenque Lauquengo euskaldunek ere euren omenaldia egin nahi izan diete gertakariko biktimei; karia horretara Picassoren margolan ezagunaren bertsio bat inauguratuko dute gaur bertan euskal etxeko areto nagusian. Bonbardaketaren urteurreneko ekitaldiaren testu-inguruan, Gernikari buruzko hitzaldi bat emango du Gral. Villegaseko Sergio Recartek eta zeremonia bukatuta, mokadu eta edariak eskainiko dira.

Trenque Lauquen, Argentina. Lan handia hartu dute azken bolada honetan Euskal Sustraiak-eko kideak beren euskal etxeko balio anitzeko aretoa (Argentinan SUM siglekin ezagutzen da, salón de usos múltiples) bukatu ahal izateko. Langintza horretan segitzen dute, baina hala ere, gela azken ikutuen zain baina erabiltzeko moduan dago honez gero eta zenbait ekintza egiten hasiak dira bertan. Hala nola, Gernikako Bonbardaketaren 74. urteurrenaren ospakizuna bertan burutuko da gaur, iluntzeko 7:30etan, eta aretoko horma batean Trenque Lauquengo Gustavo Rinaldi margolariak pintatutako 'Guernica' koadroaren bertsio bat jarriko da.

“2 x 1 metrokoa den lan honek egilearen marka ageria du: originala ez bezala, hau koloreduna da”, azaldu diote euskal etxeko arduradunek EuskalKultura.com-i. “Gerrako biktimak eta sarraski hartatik bizirik atera zirenak oroitzeaz gain, Martin Hiriart gure lehendakari zenari omenaldi bat egiteko asmoarekin desestaliko dugu koadroa, Hiriart jauna euskal kultura eta historiaren hedatzaile nekaezina izan baitzen”, adierazi digute Trenque Lauquengo Euskal Etxeko lagunek.

Euskal Sustraiak euskal etxeko aretoa 2011 01

[Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeko balio anitzeko aretoa  (argazkia EE)]

Urtemugaren ekintzak testu-inguru eta antolatzaileek gonbidaturik, Sergio Recartek “Gernika: izuaren oihua” izeneko hitzaldia emango du Euskal Sustraiak-en. Hitzaldiaren bidez, Bizkaiko herriak jasotako erasoaren zergati, ondorio eta xehetasunak azalduko ditu General Villegaseko hizlariak.

Zeremoniarekin bukatzeko, mokadu batzuk eskainiko zaizkie bertaratutakoei. Euskal Etxeak gonbidatuta, Herriko agintariek, eskolako ordezkari eta ikasleek eta FEVAko arduradunek hartuko dute parte ospakizunean.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia