euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boliviar oihanean turismo azpiegitura sortzen laguntzeko afari solidarioa antolatu dute Bidasoako sukaldariek

2008/02/29

San Ignacio de Moxoseko Koro eta Orkestraren 2008 birako kartela (argazkia Taupadak.org)
San Ignacio de Moxoseko Koro eta Orkestraren 2008 birako kartela (argazkia Taupadak.org)

PUBLIZITATEA

Hondarribiako Ostalaritza Elkarteak antolatuta eta Irun eta Hondarribiako sukaldariek prestatuta, solidaritate afaria antolatu dute martxoaren 6rako Irungo Iñigo Lavado Jatetxean. Ekimena antolatu dutenek San Ignacio de Moxosen (Bolivia) turismo azpiegitura bat sortzeko dirua bildu nahi dute "Taupadak" Gobernuz Kanpoko Erakundearen (GKE) proiektuarentzat. Boliviako Amazoniako herri honek bere baitan altxor ugari ditu, horien artean mundu mailan ezaguna den Musika Eskola, misiolarien eta bertako musika lantzen dituena, bertako haur musikari taldeetako bat aurten bertan Euskal Herrian barrena ibili delarik.
Irun eta Hondarribiako sukaldariek prestatuko duten afaria lehenengo herriko Iñigo Lavado Jatetxean egingo da. Proiektuak San Ignacio de Moxosen (Bolivia) gune turistiko bat sortzea du helburu. Proiektuak hamar logela, jatetxea, kafetegia eta turismo agentzia baitaratzen ditu eraikin berean. Arajuruanako Institutu Teknikoak kudeatuko du plana eta turismo-ostalaritza espezialitatea duten ikasle indigenak arduratuko dira zerbitzuaz.

Proiektuak emakume indigenak lan munduan sartzea du helburu, formazioa emanez, turismo gunean praktikak eskainiz eta beraien bizitza familiarra eta bitartekoen garapena hobetzeko enpresa ekimena sustatuz. San Ignacio de Moxosek duen kultur aberastasuna Beni-ko Departamenduko altxorra da, bertako sustraiak jesuitek izandako eraginarekin uztartzen dituelarik. Arrazoi honengatik, emakume indigenek, lan mundu kualifikatuan lehenengo esperientzia bizitzeaz gain, enpresa-munduan murgiltzeko aukera edukiko dute.

Lagundu '0 mahaia' txartelak erosiz

ONG euskaldunaren ekimena butzatzeko proiektuan enpresa komertzialak ere aritu dira, hala nola La Bacaladera, Marqués de Arienzo, Aitona Kafeak, Okin eta Insalus Urak. Afaria martxoaren 6an egingo da, osteguna, arratsaldeko zortzi eta erdietan, bakailaoa plater guztietan edukiko duen menu batekin. 'Munduko bakailaorik onena, The Washington Post-en hitzetan', adierazten dute Bidasoako sukaldariek euren web orrialdean. Prezioa 50 eurokoa izango da eta biltzen den diru guztia Taupadak GKErentzat izango da. Jendeari elkargune solidario honetara etortzera animatzeaz gain, ekimenean parte hartuko duten sukaldariak afarian egongo dira ere. Hala nahi duenak, urrunagoxetik ere parte hartu ahal izango du eta proiektu boliviarra '0 mahaia' delakoa erosiz ere lagundu ahal izango du, lagundu ere dagokion dirua --'mesa 0' adieraziz-- sartu ahal izango du 3035-0065-78-0650032000 kontuan. Xehetasun gehiago, hemen. Mila esker.


Lotura interesgarriak

Proiektu honi buruzko informazio gehiago
www.hondarribiaturismo.com

"Taupadak" GKEren web orrialdea
www.taupadak.org

Iñigo Lavado Jatetxearen webgunea
www.inigolavado.com


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia