euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bolivartarren jatorri izan zen herriak eta Bolivar Museoak Libertadorearen 230. urteurrena ospatu zuten

2013/08/05

Ziortza-Bolibarrek, inguru osoak bezala, emigrazio handia izan du Ameriketara. Simon Bolivar Museoak gai hori eta Libertadorea bere dauzka helburu, ikergai eta hedagai.
Ziortza-Bolibarrek, inguru osoak bezala, emigrazio handia izan du Ameriketara. Simon Bolivar Museoak gai hori eta Libertadorea bere dauzka helburu, ikergai eta hedagai.

PUBLIZITATEA

Omenaldia eta gomuta berezia eskaini zioten Ziortza-Bolibarko herriak eta bertako Simon Bolivar Museoak Libertadoreari, elizaurre bizkaitar honetako ondorengo izan zen buruzagi hegoamerikarraren jaiotzaren 230. urteurren egunean. Uztailaren 24a zen eguna eta data ospatzeko hitzaldia eman zuen Koldo San Sebastian kazetari eta ikertzaileak, Museoko, herriko eta Bizkaiko Foru Aldundiko agintariak, hainbat herritarrekin batera, bertan zireela.

Ziortza-Bolibar, Bizkaia. Ameriketako Bolivartarren jatorri izan zen herriak eta Bolivar Museoak ez zuten Libertadorearen urtebetetze eguna pasatzen utzi nahi izan eta, urtero bezala, omenaldi eta gomuta berezia eskaini zioten egun horretan baina 230 urte lehenago Ameriketan, bertan jaiotako Simon Bolivarren ondorengo jaio zen Ameriketako Libertadorea deitua izan denari.

Ekitaldia eguerdian ospatu zen eta, hainbat herritarrekin batera bertaratu ziren Museoko arduradunak eta Udaleko eta Bizkaiko Foru Aldundiko agintariak.

Hitzordurako deiak Koldo San Sebastian kazetari eta euskal diasporan espezializatutako ikertzailearen hitzaldia ere bazekarren eta hala mintzatu zen aditu lekeitiarra "Ameriketan dago: Pastores en el Oeste" izenburupean, Estatu Batuetara artzain lan egitera joandakoak hizpide hartuta.

Ekitaldi berean Museoak emigrazioaren gai berari buruz abiatu duen ikerlana ere aurkeztu zen, “Ziortza-Bolibarko amerikanuak” izenburu. Emigratu eta sorterrira itzuli ziren herritarrei eta Ameriketan gelditutakoei ere omenaldia egiteko saioa da Simón Bolívar Museoak hasi duen ikerketa hau, adierazi diote EuskalKultura.com-i erakustetxetik.

Ekitaldien alde formalagoen ostean bildutakoek  bazkaria partekatu zuten San Tomaseko atarian.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia