euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bolivarko Nafar Etxeak 71 urte jaialdi batez ospatu, jatetxea zabaldu du eta urteurren afari batera deitzen du martxoan

2025/02/07

Goian, Raíces Navarras eta Nafar Etxeko dantzariak oholtzan. Behean, ezkerrean, Raíces Navarras taldeko kideak. Eskuinean, zutik, M. Sardon (gorriz) eta Sandra Santos (beltzez). Horien artean, eserita, J. Montero eta Vocal Joven taldeko kideak
Goian, Raíces Navarras eta Nafar Etxeko dantzariak oholtzan. Behean, ezkerrean, Raíces Navarras taldeko kideak. Eskuinean, zutik, M. Sardon (gorriz) eta Sandra Santos (beltzez). Horien artean, eserita, J. Montero eta Vocal Joven taldeko kideak

PUBLIZITATEA

Bolívar, Argentina. Coliseo Español Antzokian egindako dantza eta musika ikuskizun batekin, Bolivarko Nafar Etxea bere 71. urteurrena hasi zen ospatzen urteurren egunean bertan, urtarrilaren 31n. Ostiral gau horretan, Luisina Teruelen eskutik, erakundeko dantzari taldeak emanaldi ederra eskaini zuen. Baita Etxeko Raíces Navarras abesbatzak ere, Sandra Santosen gidaritzapean, Nafarroako herri kantutegiko eta Argentinako obrak bikain interpretatuz. Artista gonbidatu gisa, Hendersoneko Ahots Talde Gazteak bere kantua eskaini zuen, Juan Manuel Montero zuzendari, eta amaieran, txalo zaparrada jaso zuten guztiek. Emanaldiak, gainera, umore uneak eskaini zituen, baita oso hunkigarri bat ere, Nafar Etxeko zuzendariek eta Raíces Navarraseko kideek Rubén Tamboreneari egindako aitorpenarekin.

Ehunetik gorao bertaratu ziren antzokira eta antolatzaileek hala eskatuta sarrera bat ordaindu beharrean, elikagai ez galkorren bilketa bati lagundu zioten, zerbitzu publikoko erakunde bati emateko. Ikuskizuna amaituta, Nafar Etxearen egoitzan, bazkide eta hurbilekoek euren kopak jaso eta topa egin zuten elkartearen etorkizunaren alde. Mariana Sardon Bolivarreko Nafar Etxeko lehendakariak EuskalKultura.eus-i jakinarazi dionez, martxoaren hasieran, seguruenik 8an, lrunbata, Urteurren Afaria partekatuko dute eta, horrekin batera, Emakumearen Nazioarteko Eguna.

"Ohitura Nafarrak", proposamen gastronomiko berria Nafar Etxean

Otsaileko asteburuetan, Nafar Etxearen egoitzan (Venezuela 166, Bolivar), Gaston Salgado sukaldariak topaketa gastronomiko ziklo bat antolatu du. Ostegunetan 'disko'an egindako platerak prestatuko ditu, ostiraletan arrain eta itsaskiak, eta larunbatetan, parrillada. Kasu bakoitzean bi txanda zerbitzatuko dira. Lehenengoa, 20:30ean, eta bigarrena, 23:00etan. Igande eguerdietan, menua pasta eta okela izango da. Interesatuek erreserba egin beharko dute 02314-464390 zenbakian, Whatsappez.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia