euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bolivar-eko Nafar Etxeak Nafarroako Gobernuaren laguntzak banatu ditu herriko zenbait elkarteren artean

2007/11/16

Alegrias Eguneko Zentroko ordezkaria zegokion laguntza jasotzen Bolivar-eko Nafar Etxean (argazkia Diario la Mañana)
Alegrias Eguneko Zentroko ordezkaria zegokion laguntza jasotzen Bolivar-eko Nafar Etxean (argazkia Diario la Mañana)

PUBLIZITATEA

Bolivar-eko Nafar Etxeak, Buenos Aires probintzia argentinarrean, zenbait dirulaguntza banatu ditu joan den azaroaren 2an herriko zenbait proiektu eta gizarte ekimenen artean, ia 40.000 peso argentinar orotara. Dirulaguntzak Nafar Etxean eginiko ekitaldi batean banatu ziren, Miguel Angel Lasa erakundeko presidentea buru, zuzendaritza batzordeko kideen aurrean eta laguntza hartu behar zuten honako elkarte onuradunetako ordezkariak bertan: Alegrías Eguneko Zentroa, ALCECAB, Asisko San Frantzisko Jantokia, San Carlos Zaharretxea eta ITO Nesken Etxea.
Dirulaguntzak hilaren 2an, ostiralez, eman ziren Nafar Etxearen egoitzan, Bolivar-en, erakundeko presidente Miguel Angel Lasa buru izan zuen ekitaldi batean, erakunde bereko Alfredo Asín, Pedro Lautre, Matilde Berruezo eta Fernando Villanueva, eta Rubén Unzué presidente ohia ere bertan zirela, elkarte onuradunetako ordezkariekin batera. Elkarte onuradunek jaso zituzten laguntzak honela xehetzen dira: ALCECAB, 13.130 peso; Hogar de Ancianos San Carlos, 4.375; Comedor San Francisco de Asís, 8.750; Centro de Día Alegrías, 8.750; eta Hogar de Niñas ITO, 4.375 peso.

Laguntzok jasotzeko instituzioek hainbat baldintza bete behar dituzte, tartean nortasun juridikoa izatea, lege aldeko obligazioak eguneratuta atxikitzea, irabazteko asmorik gabeko elkartea izatea eta dirulaguntza zertarako eskatzen den eta proiektuaren jakingarri, ezaugarri eta testuingurua azaltzen duen txosten bat aurkeztea. Dirulaguntza egozten bazaio, Nafarroako Gobernuak --kasu honetan Nafar Etxea tarteko-- egingo dio segimendua eta egindako gastuen kontuak eskatuko zaizkio.

Miguel Lasa presidenteak esandakoaren arabera, azkeneko urteotan dirulaguntza hauek eskuratzeko aukera urtero etorri bada ere, ezin da segurtatu noiz arte errepikatuko den deialdia. Subsidioak banatu eta gero, Nafar Etxera bildutakoek agintari nafarrek eskainitako hamaiketakoa dastatu ahal izan zuten.


Lotura interesgarriak

Nafarroako Gobernuko webgunea
www.navarra.es

'Nafarroak antzik ez dauka nire aitak esaten zuenarekin'
2007ko urriaren 26an EuskalKultura.com-en argitara emana

Nafarroako gobernuaren dirulaguntzak Nafar Etxeei
2007ko uztailaren 18an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia