euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boisen, zuhur jokatuz, Jaialdi beste urtebetez atzeratzea erabaki dute antolatzaileek, Jaialdi 2022erako deia eginez

2021/01/15

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Boisen, COVID-19ak orain arte eragin duen eta eragiten segitzen duen egoeraren aurrean, zuhur jokatzea erabaki dute Jaialdi euskal festa erraldoiko antolatzaileek eta beste urtebetez atzeratuko dutela jakinarazi dute, oraingoan Jaialdi 2022erako deia eginez, ohiko datetan besterik esan ezean, uztailaren 31eko asteburuan, ospakizunak hain zuzen uztailaren 31ean amaiturik.

Zalantza askoren ondotik eta indarrean segitzen duten datu eta aurreikuspenek batere laguntzen ez dutela ikusita, pena zhandiz hartu da Jaialdi 2020 behar zuena beste behin atzeratzeko erabakia, beti ere publikoari, antolatzaileei eta Boiseko hiriari zein euskal komunitateari hobekien zerbitzatzeko asmotan.

Bartu beraz eragozpenak eta plazer baduzu erreserbatu zure egutegian data berriak, 2022ko uztailaren 26tik 31era.

-Jaialdi 2022ren webgunea
-Jaialdi 2022 Facebooken



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia