Boise, AEB. Jendea Estatu Batu barru eta kanpotik --bereziki EHtik-- kezkatuta ari zaie galdezka, kinka honetan Jaialdik aurrera egingo al duen, eta Boisen euskal festa erraldoi hau antolatzen ari direnek, horixe erantzun diete, jakitun direla munduan kezkagarri hedatzen ari den Covid-19 koronavirusa eragiten ari den egoeraz, baina eurak lanean jarraitzen dutela eta, oraingoz behintzat, ekitaldia antolatzen segituko dutela, hori bai egoeraren garapena oso hurbiletik segituz, eta besterik balego, berehala abisatuko luketela.
Euskal Herrian une honetan gertatzen ari den egoera ere aipatzen dute, bertako euren familiako eta lagunen osasunaren eta segurtasunaren alde eginez. Eskuak etengabe garbitzeko, taldeak ekiditeko eta segitu beharreko bestelako prebentzio neurriak jarraitzen segitzeko eskatzen dute "uztailean elkar ikusi arte" baikor batekin bukatzeko euren idazkia. Ikusi beharko, joerak nahikoa ilunak baitatoz.
-https://www.jaialdi.com
-https://www.facebook.com/Jaialdi2020
-https://twitter.com/jaialdi2020
-https://www.instagram.com/jaialdi_boise