euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boisen "Txotx Oinkari Sagardotegi": tradizioa eta Oinkariri laguntzea, Astigarragako Bereziartua sagardoaz bustita

2023/10/26

Boiseko Oinkari taldeko "Txotx Oinkari Sagardotegi"ko laguntzaileak. Gau ederra sagardotegi menuaz, txotxa, musika, dantza, giroa...
Boiseko Oinkari taldeko "Txotx Oinkari Sagardotegi"ko laguntzaileak. Gau ederra sagardotegi menuaz, txotxa, musika, dantza, giroa...

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. Boisen, azkeneko txartelak geratzen dira bertako Oinkari Dantza Taldekoek urtero antolatzen duten sagardotegi jaian parte hartzeko. Euskal ohiturari ohorez eginez "Txotx! Oinkari Sagardotegi" ekimenak, Euskal Herriko sagardotegietako Txotxaren ohiturari jarraitzen dio eta sagardotegi menua eta sagardoa kupeletik edatea eskaintzen die Boiseko Euskal Etxeko areto nagusira azaroaren 18an hurreratzen direnei: "txotxing" hasi dira hemen deitzen.

Afaria Boiseko 'euskal sukaldari ofiziala'ren titulua daraman Jesus Alcelay-ren ardurapean eskainiko da. Menuan, Bakailao tortilla, bakailaoa pil-pil erara, txuletoia, eta postre gisa intxaurrak, menbriloa eta gazta. Horrekin batera, Astigarragatik propio ekarritako Bereziartua sagardoa libre edateko aukera. Prezioa, 75 dolar norbanako, edo 750 mahaiko, enkante isil bat eta giroa berotzeko beste hainbat gauza barne. Etekinak, Boiseko Oinkari Dantza Taldearentzat izango dira.

Banakako txartelak geratzen dira

Txartelak erraz agortzen dira (hamarreko mahaiak ahituta daude dagoeneko), beraz lehenbailehen erostea hobe. Hemen eros daitezke. Aretoko ateak 17:30etan zabalduko dira eta afaria 19:00etan hasiko. Lekua, Boiseko Euskal Etxea (601 Grove Street) Boise erdiguneko Basque Block-en. Gauean zehar, enkanteak, zozketak eta bestelako jarduerak tartekatuko dira, musika zuzenean, dantza eta giro ederra lagun, guztia etekinak aurten 63 urte betetzen ari den Boiseko Oinkari Dantza Taldearentzat direla.

Informazio orokorra Txotx Oinkari Sagardotegiaz
Oinkariren webgune orokorra
Bestela ere, dirua eman nahi Oinkariri?
- Galderarik? Idatzi Brenna Garrori brenna@oinkari.org helbidera



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia