Boise, Idaho, AEB. Lagun asko bilduko ditu gaur Boisen Regina Bastida Aldecoaren 100. urtebetetzeko ospakizunak. Euskal-amerikar hau omendu eta urtebetetzearekin bat egiteko ekitaldia bertako 13:00etan egingo da, Euskal Herriko 21:00etan, hiriko Jesusen Bihotzaren Elizaren aretoetan, Boiseko Museo eta Kultur Etxeak ohar batean zabaldu duenez. Parte hartzeko asmoa daukatenei, musukoak nahitaezkoak direla gogora arazten zaie, eta oparirik ez eramatea erregutzen.
Regina, Boiseko Euzkaldunak Euskal Etxeko kidea da 'betidanik' eta erakundeko Zuzendaritza Batzordeko kide izana, eta Boiseko Oinkari euskal dantza taldeko lehenengo arduradun komertziala izan zen. "Euskal ekitaldien zutabe bat da", azpimarratzen du Museoak bere oharrean. "Bigarren Mundu Gerrako beterano eta erizain anestesista gisa, euskaldun eta beste pertsona askori lagundu zien osasun sisteman barrena izan zituzten jardueretan".
"Regina gure euskal komunitateak erakuts ditzakeen birtuteen ordezkari bikaina da", adierazten dute harro Museotik. Ekitaldita bertaratzeko asmoa dutenei eskatzen zaie, bertaratze-estimazio egiteko helburuarekin, harremanetan jar daitezela Dolores Totorica (208) 336-4946 edo Kenny Mutch-ekin (208) 850-6415.
Zorionak, Regina! Eta eskerrik asko omenaldia eta ekitaldia antolatu dutenei!