euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boisen ikasketa-egonaldia egiteko bidean, euskal gazte talde batek New Yorkeko Euzko Etxea bisitatu du

2016/07/07

Euskal ikasle taldea New Yorkeko Euzko Etxearen aurrean (argazkia Overtrails)
Euskal ikasle taldea New Yorkeko Euzko Etxearen aurrean (argazkia Overtrails)

PUBLIZITATEA

New Yorkeko Euzko Etxeal Euskal Herriko bisitari gazte talde bat hartu zuen ekainaren hondarrean: aurtengo udan Boisen ingelesa  hobetzera eta bertako euskal komunitatea ezagutzera AEBetara etorri diren hamabost bat euskal ikasle. Euzko Etxean ongi etorria egin zieten bertako Enrique Aranak eta Anna Mari Aguirrek, eta elkarteari eta New Yorkeko euskal komunitateari buruzko istorio eta pasadizo ugari kontatu zizkieten.

New York, AEB. Euskal Herriko ikasle talde batek New Yorkeko Euskal Etxea bisitatu zuen ekainaren bukaera aldera. Gazteak ingelesa hobetzeko egonaldia egiten ari dira Estatu Batuetan, eta, bidenabar, bertako euskal komunitatea eta euskal historia ezagutzen ari dira.

Euskal etxera joan baino lehen, taldea New Jerseyn izan zen, bertako Red Bull Arena estadioa ezagutzen. Han Iker Goñi bilbotarrak hartu zituen (berriki elkarrizketa argitaratu dugu) eta estadioa erakutsi egin zien. Goñi bertan egiten du lan eta harek azaldu zuenez estadioan 25.189 ikuslerentzako lekua dago (AEBetako futbol estadioen artean tamainan bigarrena da, Los Angeleseko Stub Hub Center-en atzetik).

Ondoren, taldea New Yorkeko Brooklyn auzora joan zen, bertan Euzko Etxea ezagutzera. Han elkarteko Enrique Arana eta Anna Marik egin zieten harrera, eta euskal egoitza erakutsi zieten. Horrez gain New Yorkeko euskal komunitatearen berri eman zieten eta hango euskaldunek pasadizo eta anekdota sorta ere kontatu zieten. Gazteek BICC (Basque Internacional Cultural Center) erakundearen lana ere ezagutu zuten.

New Yorkeko egonaldi laburraren ostean taldeak bere bidea jarraitu zuen, Boise aldera. Han, hainbat asteko egonaldia egingo ute, ingelesa hobetzeko. Boiseko familiekin biziko dira eta horrela bertako euskal komuniatea eta euskal historia ezagutzeko aukera ere izango dute.

Bidaia Overtrails turismo operadoreak antolatu du, "Turismoa eta Sustraiak" programaren barruan. Egitasmo honekin, turismoaren bitartez AEB eta Argentinako euskal komunitateekin harremanak estutzea da operadoraren helburua, herrialde horietako euskaldunak eta euskal elkarteak bidaietako antolakuntzaren parte eginez. Informazio gehiago: www.overtrailsargentina.com eta Overtrails USA.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia