Elko, AEB. Bitxiak, apaingarriak eta etxerako edo soinean eramateko diseinuzko objektu eta gutiziak asmatu eta gauzatzen dituzten bi ahizpek sortu zuten Boisen (Idaho) Ahizpak enpresa. Maite Iribarren-Gorrindo and Izar Bicandi Nevadan jaiotako euskal diasporako bi ahizpa dira, Estatu Batuetako Mendabaldeko euskal komunitateen gerizpean haziak eta euren euskaltasun horretatik egiten diote ekarria diseinuaren munduari. Uztail honetan, 'Hileko Artista' hautatu dituzte Elkoko Northeastern Nevada Museum-en. Izan ere, euren emaitzak fisikoki Museoko dendan eros daitezke, besteak beste, eta baita internetez ere. Harrituko zara. Emaiezu begiratua.
-Ahizpak Facebook-en
-Ahizpak-en webgunea
-Ahizpak Instagram
-Emaila: art@ahizpak.com
-Telefonoa: +1 208-392-2356