Boisen eginiko bideo bat Bertsomovieda lehiaketan; botoa emateko epea ostiralean itxiko da!
2016/04/20
Boiseko Euskal Etxea ageri da bideoan
PUBLIZITATEA
"Euskara, muga guztien gainetik elkartzen gaituen zubia" du izena bideoak eta bertsotan Boiseko euskal komunitateari buruz mintzo da, Jaialdiko eta Basque Block-eko irudien gainean. Bideoa lehian da Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak antolatzen duen Bertsomovieda lehiaketan, eta sarean da ikusgai. Boto gehien biltzen dituen bideoak izango dira irabazle, eta bozkatzeko epea ostiralean itxiko da. Gustokoa baduzue, eman botoa!
Boise, AEB. Boiseko Geneva Ayarra eta Todor Azurza donostiarra dira "Euskara, muga guztien gainetik elkartzen gaituen zubia" bideoaren egileak. Genevaren aitona-amonak Urepeletik (Baxenabarre) eta Eaurta-Jaurrietatik (Nafarroa) etorri ziren AEBetara. Todor aldiz, donostiarra da baina munduko euskal Diasporarekin harreman estua du: Parisen bizi izan da hainbat urtez eta orain Boisen da.
Elkarrekin Genevak eta Todorrek Boiseko euskal komunitatearen historia eta nortasuna azaltzen dute bideoan, bertsotan eta euskaraz. Bideoa "Bertsomovieda" lehiaketan parte hartzen ari da eta interneten dago ikusgai. Boto gehien biltzen dituzten lanak izango dira irabazle. Bideoak ikusi eta botoa emateko, jo hona! (eta bideoaren azpian dagoen eskuan sakatu, gustukoa baduzu)