Boise, AEB. Boisen egoitza duen Cenarrusa Fundazioak, "Pete T Cenarrusa Saria" antolatu eta eman du abendu honetan aurrenekoz, eman ere bi pertsonari, lehenengo edizio honetan, euskalamerikarra bat eta EHko euskalduna bestea, Nevadako Anita Anacabe Franzoia euskaltzale eta kultur ekile ezagunari eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariari. Cenarrusa Saria urtero emango zaio euskal kultura sustatze lanetan nabarmendutako gizabanako edo erakunde bati, Pete Cenarrusak zerbitzu publikoan egindako ekarpen ugariko ildoa gogoan.
Ohoratuak Estatu Batuetakoak edo atzerrikoak izan ahalko dira. Hautagaiak.urriaren 1etik azaroaren 15era aurkeztu ahal izango dira eta urtero sarituak abenduaren 16an, Pete Cenarrusaren urtebetetzean, adieraziko dira. Sariak artelan bat eta 1,000 dolarreko kopurua baitaratatuko ditu.
Cenarrusa Fundazioko Zuzendaritza Batzordeko Roy Eiguren-ek Elko Daily Press-i egindako adierazpenetan azaldu du bi ohoratuetako bakoitza zintzo eta zuzentasunez lotu zaiola euskararen kultur adierazpideen, identitatearen eta eskubide zibilen babes eta sustapen lan atxikiari. Nekaezin ibili dutela bolondresgo eta zerbitzu publiko bide engaiatua, apaltasunez, zintzotasunez eta etikaz jokatuz. "Pete Cesarrusaren balioak dira eta guztion aldeko gobernantza onarekiko konpromisoa etsenplutzen dute, dedikazioz euskal sare globalari", esan du.
-Irakur gaiaz Elko Daily Press-en argituratutako artikulua