euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko Oinkari dantza taldeak Galdakaon emanaldia egingo du ostiralean, Euskal Herriko bira amaituz

2016/07/13

Oinkariko Dantzaria Iurretan, herriko alkateak oparitu zien ikurrinarekin (argazkia dotb.info)
Oinkariko Dantzaria Iurretan, herriko alkateak oparitu zien ikurrinarekin (argazkia dotb.info)

PUBLIZITATEA

Oinkari Basque Dancers taldearen azken asteak oso mugituak izan dira: uztailaren hasieran Washingtoneko Smithsonian Folklife Festival jaialdian parte hartu zuten, eta han amaituorduko, hegazkinean ziren Euskal Herrirako bidean. Taldea Iurretan izan da, bertako alkateak Boisera egin zuen bisita itzuliz eta bertako Mikel Deuna Dantza Taldearekin Iurretako Erregelak dantza ikasten. 

Donostia-San Sebastián. Idahoko Oinkari dantza taldea Euskal Herrian de egunotan, 12 eguneko bira bat egiten euskal dantza berriak ikasteko. "Bidai honen helburua gure gazteak animatzea da. Euskal dantza berriak ikasi, dazkikigunak hobeto ikasi eta hemengo taldeekin harremanak berriztu eta berriak hasi", azaldu dio Teresa Franzoia elkotarrak EuskalKultura.com-i.

Gaur dantza lantegia egingo dute Galdakaoko Andra Mari taldearekin, eta bihar ikastaroa goizez Patxi Laborde dantzariarekin eta arratsaldez hitzaldia emango die Oier Araolaza adituak. Ostiral goizean Gasteizen izango dira eta arratsaldean bira honetako azken emanaldia egingo dute, Galdakaon. 

Larunbatean taldea Donostian izango da, Añorgako Arkaitz dantza taldearen emanaldia ikusten. Igandean AEBetara itzuliko dira.  

Bisita Iurretara

Taldearen bidaia uztailaren 7an hasi zen Lesakako San Fermin festetan. Egun horretan herriko dantzariek emanaldi ikusgarria egiten dute, ibai ertzeko petrilean dantza eginez eta boisetarrak han izan ziren txaloka.

Biharamunean taldea Iurretara joan zen, herriko alkateak apirilean Boisera egin zuen bisita bueltatzera. Iñaki Totorikaguena alkatea Boisen izan zen Benito Ysursa iurretarra AEBetara heldu zeneko mendeurrena ospatzen. Ysursaren ondorengoak Boiseko euskal komunitateko kide oso aktiboak dira, eta familiak jarduera bereziak egin zituen fata hori ospatzeko.  

Taldea Oñatin eta Donostian ere izan zen; Gipuzkoako hiriburuan lantegia egin zuten Larrain Dantza Taldearekin eta Irrintzi erraldoi konpartsarekin batera kalejira/erromeri bat egin zuten (Irrintzi Boiseko Jaialdian izan zen 2015ean). Igandean dantzariak Iruñean izan ziren, erromeria batean Ortzadar eta Duguna taldeekin eta ondoren emanaldia eskaini zuten. Herenegun, Gernikan eta Urdaibai aldean ibili ziren eta atzo, bi dantza ikastarotan parte hartu zuten, Oier Araolaza eta Gari Otamendi adituen zuzendaritzapean. 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia