euskal diaspora eta kultura
2014/02/06
PUBLIZITATEA
Boise, AEB. Otsailaren 3an ospatu zuten Santa Ageda boisetarrek, Izaskun Kortazar eta Itxaso Cayero euskara irakasleek EuskalKultura.com-i agertu diotenez. Ohi baino egun bat lehenago ospatzearen arrazoia zera zen, astelehenetan Boiseko Euskal Museoan ematen diren euskara klaseak eta ikasleak biltzeko egun aproposena zela. Beraiez gain, Boise aldeko euskaldun asko animatu ziren parte hartzera.
[Boiseko hotzari aurren egiteko txapelak jantzi zituzten batzuk (argazkia ICayero)]
[Beste batzuek euskal jantzi tradizionala jantzi zuten (argazkia ICayero)]
"Gaueko zazpiretan bildu ginen, guztira 23 lagun, euskaldunak eta ez euskaldunak", agertu dute antolatzaileek. Santa Agedaren abestia ikasi zuten eta irakasleek letraren esanahia azaldu zuten. Ondoren, entsegu pare bat, kantuan aurrena eta makila eta guzti gero.
Museotik atera eta taldea Boiseko Basque Block kalean barrena abiatu zen, boisetarrei kantatzeko prest. Leku Ona jatetxean gogoz abestu zuten, eta hango bezeroek jakinmina agertu zuten kantuari eta euskal tradizio honi buruz. Kantarik kaleko hotzari aurre egiteko gogo aparta agertu zuten eta kantaldiko giroa beroa eta atsegina izan zen.
[Kalean kantari (argazkia ICayero)]
[Giro ederra jarri zuten Boiseko Kantariek (argazkia ICayero)]
Argazki gehiago Basque Museum-en Facebook orrian.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus