euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko Ikastola irakasle bila ari da 2025-2026 ikasturterako: abenduaren 31 da azken eguna eskabideak bidaltzeko

2024/12/26

Boiseko Ikastolako haurrak duela egun batzuk, irudimena eta gaitasunak lantzeko antolatutako  saioan. Euren irakasle izan nahi?
Boiseko Ikastolako haurrak duela egun batzuk, irudimena eta gaitasunak lantzeko antolatutako saioan. Euren irakasle izan nahi?

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. Boiseko Ikastola irakasle bila ari da 2025-2026 ikasturterako. Interesa badaukazu edo interesa izan dezakeen inor ezagutzen duzu, garaiz zabiltza(te), azken epea abenduaren 31eraino luzatu baita, bertako arratsaldeko 5etan (MST). Proposamena eskolaurreko 3 eta 5 urte arteko haurrekin jarduteko da, Euskal Herriko Nubaris kurrikuluma jarraituta, 2025eko uztailean hasi eta 2026ko abuzturaino.


Ikastolako harrak klaseko ipuin batean murgilduta

Hautagaiek Haur Hezkuntzan unibertsitate-graduatuak (edo titulu homologagarriren bat) behar dute izan eta gutxienezko bi urteko esperientziadunak antzeko postu batean, euskara menperatu, eta ingeles maila nahikoa izan euren buruak konpreniarazteko zuzendaritza edota gurasoen aurrean. Baina baldintza guztiak hemen topatuko dituzu. Kontsultak egiteko edo eskabidea eta dokumentuak bidaltzeko, idatzi Annie Gabicari annieg@basquemuseum.eus helbidean.

- Boiseko Ikastolaren webgunea
- Boiseko Euskal Museoak aterpetutako ekimena da Boiseko Ikastola



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia