Boiseko Euskal Museoa bere oroigarri eta materialen dendarako arduradun baten bila ari da. Inork ezingo du bete Wendyk utzitako hutsunea, baina Museoko dendak bere ohiko abiada hartu behar du eta Boiseko erakunde euskaltzaleak lanpostu baterako deia zabaldu du, jendetasuna ezaugarri duen, jendearekiko tratua gogoko duen eta negozio bat eta denda bat kudeatzen eta gobernatzen eskarmentua izan dezakeen pertsona baten bila. Izena emateko epea azaroaren 18ra arte --datorren asteko ostirala-- dago zabalik.
Boise, AEB. Deia Boiseko Euskal Museoak egin du, eta aste honetako NABOren Astero buletinak eman dio leku. Boiseko Euskal Museoa bere oroigarri eta materialen dendarako arduradun baten bila ari da. Tupustean joan zen eta Inork ezingo du bete Wendyk utzitako hutsunea, baina Museoko dendak bere ohiko abiadara itzuli behar du eta Boiseko erakunde euskaltzaleak bere baitan zabalik duen dendarako arduradun lanpostua betetzeko eskaintza plazaratu du.
Jendearekiko tratuan ongi moldatzen den eta negozio bat eta denda bat kudeatzen eta gobernatzen eskarmentua duen pertsona baten bila ari dira. Lanaren ezaugarriak eta eskakizunak hemen topa daitezke. eta Izena emateko epea azaroaren 18ra arte (arratsaldeko bostak arte) dago zabalik.
hautagaitzak aurkezteko edo edozein zalantza argitzeko idatzi annieg@basquemuseum.com helbidera edo deitu +1 208 343 2671 zenbakira.
Argibideak: http://basquemuseum.com/job-opening