Boise, AEB. Boiseko euskal komunitateak San Inazio jaiak ospatuko ditu asteburu honetan, murriztuta eta etxekoentzat. Alegia, ez dela ohi bezala berbena eta kale antolaketa publikorik egingo. Ekitaldiak hiru izango dira: Pintxo-pote moduko bat, Basque Block-etik kanpo. Ohiko San Inazio meza eta prozesioa euskal dantzariekin. Eta piknika parkean, bakarrik euskal etxeko kideenentzat. Ez da izango beraz ekitalditik Basque Blocken. Bertaratu ezin dutenentzat, aita Antton San Inazio meza emango du igandean online euskaraz (ikus beherago).
Uztailaren 30ean, ostirala
Arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara eta Boiseko Euskal Museoaren eskutik, Pintxo-pote deitu duten ekitaldia Jump Share Studio-n (1000 W Myrtle Street). Pintxo desberdinak dastagai, eta erakustaldiak, nola egiten diren erakutsiz. Haurrentzako jarduerak, taberna, eta entretenigarriak familia osoarentzako. Doako ekitaldia, publiko orori zabalik.
Uztailaren 31ean, larunbata
San Inazio eguna da. Gipuzkoako Loiolan jaiotako santua. Euskal Herrian Bizkaiko eta Gipuzkoako zaindaria. Urtero bezala Loiolako San Inazio meza, St Mark Eliza Katolikoan. (7960 W. Northview St., Boise), euskal dantzarien prozesioarekin, Korpuseko dantza liturgikoekin Boiseko Oñati Dantza Taldearen eskutik. Ohi bezala San Inazio Martxa kantatuko da. Mesedez, gogoan hartu musukoa eta pandemiagatiko prebentzio neurriak.
Abuztuak 1a, igandea
Boiseko Euzkaldunak euskal etxeko kideentzako urteroko San Inazio piknika Kristin Armstrong udal parkean 11:00etatik 16:00etara. Euzkaldunak-eko kideentzat bakarrik, ez dago publiko orokorrari zabalik.
IGANDEAN San Inazio Meza online
Larunbatean Boiseko San Inazio meza presentzialeta joaterik ez dutenek izango dute igandean online mezan parte hartzeko aukera. Astero bezala, igande honetan ere euskal meza online emango du Kaliforniatik aita Antton Egigurenek, aste honetan San Inazio eta Boiseko euskal jaiak gogoan. Ohi bezala euskal komunitatean hildakoak ere. Gogoratu igande honetan goizeko 8:30etan (Kaliforniako ordua), 9:30etan (Boisen), 12:30etan (Buenos Airesen), 17:30etan (Euskal Herrian). Facebookez emango da, Artzai Ona AEBko euskal elkarte katolikoaren eskutik. Ikus hemen igande honetako mezako irakugai eta kantuak, San Inazio Martxa barne.
Bereziki gogoratuko dira azken urteko bertako hildakoak:
-Kimberly Arrubarrena (1972-2020)
-Toni Achabal (1939-2020)
-James Chisnhall Anderson (1926-2021)
-Maria Teodora Aseguinolaza (? -2021)
-Juanita Onaindia Abaunza
-Justin Anchustegui (1960-2021)
-Melvin "Mel" Wayne Bengoechea
-Ruth Bicandi (1955-2020)
-Mari Carmen Bidaburu (1930-2020)
-Garrett Bumgardner (2003-2021)
-Marvin Clausen (1924-2021)
-Denise Finely (1963-2021)
-Mark Charles (Soloaga) Friberg (1970-2020)
-Benedicto Goitiandia (1933-2021)
-Cecil Jayo (1925-2021)
-David K. Lachiondo (1947-2020)
-Sabin Landaluce JR (1949-2021)
-Francisca Hormaechea Lejardi (1927-2021)
-Gary Raymonf Murgoitio (1953-2021)
-Eloise Ciarsolo Parker (1953-2021)
-Rosanne Marie Sarriugarte Schodde (1953-2021)
-David (Bideganeta) Terrell (1961-2021)
-Richard Domingo Uberuaga (1950-2021)
-John Ugarriza (1938-2021)
-Vicki Aguirre (1955-2020)
-Lois Soloaga-Rush (1947-2021)
-Lazaro Urquiaga (1943-2021)
Goian Beude - Rest in Peace