euskal diaspora eta kultura
2012/04/26
PUBLIZITATEA
Boise, AEB. Boiseko euskal komunitateak Korrikaren bigarren edizioa ospatuko du larunbat honetan. Lasterketaren helburua hirian euskararen aldeko mezua zabaltzea eta estatubatuar ikasleen trebakuntzan laguntzeko dirua biltzea da. Lasterketa Boiseko Euskal Etxetik (601 Grove Street) aterako da, goizeko 10:00etan eta Julia Davis Park-eraino helduko da.
Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute euskal elkartean goizeko 9etan, eta 15 dolar ordainduko dituzte (euskal logodun ur botila jasoko dute ordainetan). Diru hori euskara ikasleei Euskal Herrian barnetegietan ikastaro trinkoak egiten laguntzeko erabiliko da.
Lasterketaren ostean bazkaria egingo da Euskal Etxean. Antolatzaileek zuriz, gorriz eta berdez jantzita joateko eskatu diete korrikalariei, lasterketari euskal kolorea emateko.
Korrika egin ezin, baina ekitaldian parte hartu nahi duenak, izen-emate postuan lagunduz edo euskal produktuak saltzen lagunduz egin dezake. Horretarako, bidali e-maila Izaskun Kortazarri (izaskunkortazar@gmail.com). Bertara joaterik ez dutenek dirua emanez ere babes dezakete ekimena.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus