John Bieter eta Steve Mendive ETBko Arte[faktua] saioan, Robert Laxalt-en 'Dominique, artzain xuberotar bat Nevadan' liburuaren kritika eginez
Boisen euskara irakasle den Oihana Andionek bidali digu artikulua, NABOko Euskara koordinatzaile den Aitor Iñarraren bidez. Artikulua bere ikasleetako hiruk idatzia da, eta horietako bik Boisen egin eta ETBko Arte[faktua] saioak eman zuen bideoa aipatzen dute. Artikulua eta bideoa bildu ditugu hona. Boiseko Euskal Museoa egoitza duten klase hauetan Euskal Herriko prentsa eta euskarazko ekimen eta artikuluak aztertzen dituzte ikasleek. Zorionak, eta aurrera, geure irakurle ere bazaretela dakigun Boiseko lagunok!
John Bieter, Henar Chico eta Steve Mendive. Iaz, euskara klasean, ETBko Arte[faktua] saio batzuk ikusi genituen. Saio bakoitzean liburu batzuen aurkezpenak erakusten dituzte. Aurkezpenak munduko hainbat lekutik bidaltzen dituzte euskaldunek. Saioak ikusi ondoren, gurea bidaltzea erabaki genuen eta Robert Laxalt idazlearen Sweet Promised Land (Dominique, artzain xiberotar bat Nevadan) eleberria aukeratu genuen.
Xiberotar honek, Dominique, 57 urte artzain bezala pasa zuen Estatu Batuetako mendebaldean. Bera semearekin itzuli zen Euskal Herrira. Bidaia egitean, azkenean, galdetu zion bere buruari: Nor naiz ni? Euskalduna ala estatubatuarra? Hori da liburuaren funtsa. Gai unibertsala da, baina liburu honekin migratzaileen egoera, izaera eta eragina euskaldunen ikuspegitik ulertzen dugu.
Gaur egun, inoiz baino jende gehiago mugitzen ari da. Horregatik da gai unibertsala. Zerk eraikitzen du gure nortasuna? Bakoitzaren erabakia da. Gure klasea adibide bat da: denok euskaldunak sentitzen gara baina bakoitza bere moduan.
Bideoa John Bieter eta Steve Mendive agertzen diren zatia 28' 50''-n hasten da: