euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko Unibertsitatea Euskal Ikasketa Programaren zuzendari postua beteko duen historialari baten bila ari da

2011/12/22

Boiseko Estatuko Unibertsitatearen kanpusa
Boiseko Estatuko Unibertsitatearen kanpusa

PUBLIZITATEA

Idahoko Boise State Unibertsitateak (BSU) Euskal Ikasketa Programaren zuzendaritza postua bete nahi du. Horretarako euskal ikasketa arloan eskarmentua duen Historian lizentziatu baten bila ari da. Beharrezkoa da irakaskuntzan esperientzia izatea eta ingeles maila altua izatea. Euskara, gaztelania edo frantsesa ezagutzea kontuan izango da. Kontratuak urtebeteko iraupena izango du baina berriztagarria izango da. Boise State University-k 2005ean sortu zuen Euskal Ikasketa Programa eta 2007an Euskal Ikasketa Zentroa inauguratu zuen. Programak babes handia du Idahoko euskal komunitatean eta hazten ari da urtetik urtera.

Boise, AEB. Boise State Unibertsitateko (BSU) Gizarte Zientzien eta Gai Publikoen Fakultateak deiturik, deia luzatzen zaie interesatuei, honako ezaugarriak dituen eta urtero berriztagarria izango den Lektore arduradun / Euskal Ikasketa Zuzendari postua betetzeko.

ARDURAK:

Euskal Ikasketa Zentroko programetan aritzea (%60)

     -Euskal Ikasketen Nazioarteko Partzuergo bat sortzen, koordinatzen eta kudeatzen laguntzea
     -Euskal Ikasketen Urtekari bat sortzen laguntzea
     -Euskal Ikasketa Biltzarrak antolatzea
     -Lankidetza estuan aritzea Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxearekin, Euzkaldunak elkartearekin (Boiseko Euskal Etxea), Boiseko Ikastolarekin, Eusko Ikaskuntza, Euskosare eta bertako, eskualdeko eta nazioarteko gainerako erakundeekin BSUren Euskal Ikasketa Programa esparru horretako partaide aktibo izan dadin
     -Euskal Ikasketen webgune bat sortzen eta mantzentzen laguntzea

Irakasle Euskal Ikasketen Minor delakoan (%30)

     -Sei kreditu irakastea Euskal Ikasketa Minor-ean
     -Praktikak (internship) koordinatzen laguntzea Euskal Museoa, Oinkari Dantzari Elkartea eta Boiseko Ikastolarekin

BSUren Nazioarteko Programetako lana (%10)

     -Koordinatzen laguntzea nazioarteko erakunde lankideekin egiten diren profesionalen, irakasleen eta ikasleen trukeetan

GUTXIENEZKO ESKAKIZUNAK:

     -Historiako gradua
     -Euskal Ikasketen arloan akademikoki lan egin izana
     -Eskarmentua irakasle eta kudeatzaile (administrazio) lanetan
     -Eskarmentua beka eta dirulaguntzak eskatzen, lortzen eta kudeatzen
     -Eskarmentua komunitateko elkarte eta erakundeekin elkarrekin lan egiten

HOBETSIKO DIREN EZAUGARRIAK:

     -Historian doktore izatea
     -Euskara, gaztelania edota ingelesa menperatzea
     -Eskarmentua diziplina arteko eta nazioarteko kolaborazio lanetan

Pertsona interesatuek eskabide gutuna, kurrikuluma eta hiru erreferentzia profesional bidali beharko dituzte, honako helbidera:

Guen Johnson
Universidad Estatal de Boise
Departamento de Historia
1910 University Drive
Boise, Idaho 83725-1925

-BSUren webgunea: www.boisestate.edu
-BSUko
Basque Studies: http://basquestudies.boisestate.edu



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia