euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko Estatu Unibertsitatea (BSU) Euskal Herrira bi asteko bidaia antolatzen ari da ekainerako

2012/01/30

Boiseko Estatu Unibertsitateko kanpusa
Boiseko Estatu Unibertsitateko kanpusa

PUBLIZITATEA

Euskal Herria ezagutzeko aukera bikaina eskaintzen die Boiseko Estatu Unibertsitateak AEBetako euskaldunei (eta euskal kultur zaleei) ekainaren 24tik uztailaren 9ra egingo den bidaia honekin. Aparteko gidaria izango du gainera taldeak: Dave Lachiondo boisetarra, unibertsitateko Euskak Ikasketa Programaren arduradunetakoa eta Euskal Herria ederki ezagutzen duen aditua. Bidaiariek alderik alde zeharkatuko dute euskal kostaldea, Bilbon hasi eta Iparraldean bukatuz. Bidean ikusiko dituzte Urdaibai, Gernika, Donostia, Zarautz eta Azpeitia, besteak beste. Interesa daukatenek denbora gutxi daukate pentsatzeko, datorren astean bukatuko baita seinalea uzteko epea, otsaileran 10ean hain zuzen.

Boise, AEB. Ekainaren 24tik uztailaren 9a bitartean AEBetako bidaiari talde batek Euskal Herria ezagutzeko aukera bikaina izango du, Boiseko Estatu Unibertsitatea antolatzen ari den tourrari esker. Bidaiak gidari aparta izango du: Dave Lachiondo euskal-amerikarra, Boise State University-ko Euskal Ikasketa Programaren zuzendaria. Lachiondo Boiseko euskal komunitateko kide ezaguna da eta sarri izan da Euskal Herrian. Bere aita, Julian Lachiondo, Ibarrangeluan (Bizkaian) jaio zen.

Bidaiaren ibilbidea Bilbon hasiko da. Guggenheim Museo ezagunari bisita egingo diote eta ondoren kostaldea ezagutuko dute bidaideek: Urdaibai (Bermeo, Bakio, Elantxobe, Mundaka), Gernika, Lekeitio (San Pedro jaiak zuzenean bizi ahal izango dituzte), Donostia, Getaria, Zarautz, Azpeitia eta Loiolako Santutegia eta, bukatzeko, Iparralde.

Otsailaren 10a baino lehen

Bidaiaren prezioa 3.999 dolar (USD) da. Prezio honen barruan daude hegaldiak Boisetik, 14 gau hotelean (gosariarekin), autobusa eta sarrerak eta bisita gidatuak. Leku-kopurua mugatua da eta parte hartu nahi duenak lehenbailehen jarri behar du harremanetan antolatzaileekin (Boise State Educational Travel Programs) telefono hauetara deituz (208) 426-3293 edo 1-800-824-7017 (Linda Berntsen) edo e-maila bidaliz educationaltravel@boisestate.edu helbidera.

Partehartzaileek 1.000 dolarreko lehen ordainketa bat egin beharko dute otsailaren 10a baino lehen. Ordainketa osoa martxoaren 9a baino lehen egin beharko da. 

-Bidaiari buruzko xehetasun guztiak, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia