euskal diaspora eta kultura
2013/09/26
PUBLIZITATEA
Boise, Estatu Batuak. Boise State University-ko Euskal Ikasketen sailak (Basque Studies at the BSU), unibertsitatean partaide dituen Munduko Hizkuntzen eta Historiako departamentuak lagun, gonbidapena zabaldu die interesa izan dezaketen guztiei BSUren kanpusean antolatu duen ate ireki egunean parte har dezaten. John Ysursa doktoreak, Euskal Ikasketen zuzendariak EuskalKultura.com-i adierazi dionez. Berri emate eta gauzak azaltzearekin batera egitarauak Euskal Herritik Estatu Batuetara biran etorritako Kalakan hirukotearen partaidetza izango du, musika partean, eta ekarpen artistikoak ere eskainiko ditu, Euskal Ikasketen bulego berrietan barrena bisita gidatuak ere egingo direlarik.
Ekitaldiak goizeko hamarretatik eguerdiko ordu batera garatuko dira gehienbat eta Euskal Herri Iparraldetik etorrita Idaho, Oregon, Nevada, Kalifornia eta New Yorken bira egiten ari den Kalakan taldearen aire zabaleko kontzertu batek emango die hasiera. Ondoren Basque minor delakoak eskaintzen dituen aukerak azalduko dira eta Karen Wood artistak eginiko Boise River Mural delakoa desestaliko da.
-Informazio gehiago euren webgunean
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus