Boiseko BSU emakume fubol taldeak euskal kulturan murgiltze saioa egin du datorren astean Donostiara bidaiatu aurretik
2017/05/03
PUBLIZITATEA
Idahoko hiriburuko Boise State University (BSU) Bronco emakume fubol taldeak euskal kulturan murgiltze saioa egin du datorren astean Donostiara etorri aurretik, Boiseko Basque Block delakoan dauden Euskal Museoa, Jacobs-Uberuaga euskal ostatu zaharra eta Anduiza pilotalekua bisitatuz. Argia Beristain euskal-amerikar komunitateko partaide eta eragile ezaguna izan dute horretarako gidari, Athletic-i buruz ere ikasiz.
Boise, AEB. Boise State Unibertsitateko Bronco futbol taldeari astebete baino ez zaio geratzen aspaldidanik itxarondako bidaia europarra egiteko eta Euskal Herria eta Donostia bisitatzeko, hain zuzen. Maiatzaren 9tik 18ra egingo duten ostera Bartzelonan hasiko da eta Euskal Herrian Donostia izango du, hain zuzen, helburu.
Baina Euskal Herria bisitatu aurretik, BSU taldeak eta jokalariek gehiago jakin nahi izan dute Euskal Herriaz eta euskaldunez eta murgiltze-saio moduko bat egin dute Boisen bertan, hiri-erdigunean, dagoen Basque Block euskal auzoa bisitatuz eta, honen barruan, Boiseko Basque Museum and Cultural Center, Cyrus-Uberuaga euskal ostatu zaharra eta Anduiza hotel eta pilota kantxa.
BSUko Bronco taldeak Boiseko Basque Blockera egin zuten bisitaren bideoa
Emakume taldearen bidaia europarrean, Bartzelona izango da lehenengo geltokia eta ondoren bidaiatuko dira Euskal Herrira, Donostiara hain zuzen.