euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko bi ahizpek sortutako Ahizpak diseinu-enpresaren pitxiak ikus eta erosgai larunbat honetan Bilbon

2010/12/17

Boisen jaiotako Ahizpak enpresaren diseinuetako bat. Dotorezia eta euskal kutsu nabaria ezaugarri daukate piezetako askok
Boisen jaiotako Ahizpak enpresaren diseinuetako bat. Dotorezia eta euskal kutsu nabaria ezaugarri daukate piezetako askok

PUBLIZITATEA

Dotorezia eta euskal ikutua pitxi batean batuta ikusi nahi dituzula? Euskal tradizioari lotutako irudi eta moldeak maite duzula baina egungo gustu eta ikutu modernoaren galbahetik pasata? Bada ezpada bisita bat egin beharko diozu --Euskal Herrian bizi bazara, bederen-- larunbat honetan, abenduaren 18an, Estatu Batuetako Boisetik etorritako 'Ahizpak' enpresak ekarri dituen gustu handiko pitxi eta diseinuak ikusgai eta erosgai ipiniko dituen erakusketara. Non topatu euskal diseinu 'Made in USA' hauek? Kepa Junkeraren musika akademian, Lur Soinuak-en, Bilboko Barria Kalearen 3an.

Bilbo, Bizkaia. Kalitatezko materialak, begibistako dotorezia eta euskal marka  eta zigilu nabaria, hiru hauek dira Boiseko Ahizpak diseinu-enpresak aurkezten dituen mozkin eta produktuetako ezaugarri nagusiak. Tradizioa eta izaera garaikidea bat eginda. Ahizpak Boisen, Maite eta Izar Iribarren-Gorrindo ahizpa euskalamerikarrek sortutako enpresa bat da eta Boiserekin batera, bihar erakustaldi bat egingo dute, printzipioz egun bakar batez, Bilbon.

ahizpak iragarkia bilbo 2010 abendua

Boisen produktu askoren diseinatzaile dira, webguneetatik hasita, pitxi, apaingarri pertsonalak, argazkiak, dekorazio elementuak eta haltzariak ere diseinatzen dituzte, besteak beste. Bilbon, ordea, euren emaitzen parte bat bakarrik erakutsiko dute. Baina seguru, aski dela publikoaren zati handi bat liluratuta uzteko eta honelako produktuez esan daitekeen gauzarik onena esanarazteko erakusketaren bisitariei: benetan, gauza politak dira.

Larunbat honetakoa, baliatu beharreko aukera da zuzenean eta lehenengo eskutik ezagutzeko Diasporan egiten diren gauzak, kasu honetan arte eta diseinu alorrean. Baina, ez pentsa, euskal pitxi hori euskalduna eta aldi berean 'Made in USA' izatea gehigarri bat baino ez da, Ahizpak-en diseinuak jendeak polital direlako erosten baititu. Zer opari hoberik Olentzerok ekar dezan!

-Internetez ikusi edota erosi nahi baduzu: www.ahizpak.com
-Facebook:
http://www.facebook.com/pages/Ahizpak-Designs/38050491584?v=wall

-Telefonoak (Estatu Batuetan): (208) 484-0260 / (208) 866-1320
-Telefonoa (Euskal Herrian): 615 748972



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia