euskal diaspora eta kultura
2014/04/07
PUBLIZITATEA
Boise, AEB. Udaberria euskal ekimenez gainezka etorri da Boiseko Estatu Unibertsitatera, Basque Studies Program sailari esker. Programak jakinarazi duenez, kalean da Boga (Basque Studies Consortium Journal) aldizkariaren bigarren alea. Sarea ere eskuragarri da, hemen.
Horrez gain, aldizkariak gonbitea luzatu die bertan lanen bat argitaratu nahi duten ikerlari eta adituei. Datorren alerako gai proposamentak bidaltzen has daitezke, beraz. Uztailaren 1a bitartean bidal daitezke lan horiek.
Literatur lehiaketa
Bestalde, Basque Studies Program-ek literatur lehiaketa deitu du: 2014 Basque Literary Writing Contest delakoa. Lehiaketa honetara euskal gaia duten testuak aurkeztu behar dira, ez -akademikoak, ingelesez idatziak eta 15.000-100.000 hitz bitartekoak. Irabazleek diru-sariak lortuko dituzte eta lanak argitaratzeko aukera izango dute. Garaileak 500 dolar jasoko ditu. Informazio gehiago, hemen.
Amaitzeko, jarraian hil honetan zehar euskal programak antolatuta Boise egingo diren zenbait ekitaldi:
-apirilaren 8a: Mark Kurlanskyren bideokonferentzia euskal historiari buruz, 9:00-10:15, ED109 gelan.
-apirilaren 10a: "Camino de Santiago" hitzaldia, Kurt Koontz hizlari Basque Block-eko Cultural Center-en (17:30).
-apirilaren 17a: euskal dantzak.
-apirilaren 24a: "Eyewitness to Terror: Gernika Bombing" gaiari buruzko mahaingurua.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus