euskal diaspora eta kultura
2010/12/24
PUBLIZITATEA
Boise, AEB. Boiseko Euskal Museo eta Kultur Zentroak bere dendaren arduradun lanposturako deialdia argitaratua du abenduaren 20ean. Postuaren ardurak dendaren kargu egitea, bezeroak artatu eta produktuak saldu, dendaren stocka osatzen duten produktuak erosi, sailkatu eta kudeatzea eta bezeroentzako interesgarriak izan daitezkeen produktu berriak aurkitzea izango dira, besteak beste. Interneteko dendaren webgunea mantendu eta sareko produktuen eskarien kargu ere egin beharko du.
Lanpostua bete nahi duenak bi urteko esperientzia izan beharko du antzeko postu batean eta elebiduna izatea (euskaraz edo gazteleraz) baloratuko du Museoak. Euskal Kultura eta Historia ezagutzea ere baloratuko da. Lanaldia 33 ordukoa izango da, asteartetik larunbata arte. Soldata 17.160-20.592 dolarrekoa. Kurrikulumak bidaltzeko epea urtarrilaren 6ean itxiko da. Kurrikulumaz gain hautagaiek gutxienez bi erreferentzia bidali beharko dituzte. Informazioa e-mailez bidal daiteke mail@basquemuseum.com helbidera edo posta arrunt bidez honako helbidera:
Basque Museum& Cultural Center
Attn: Executive Director
611 Grove Street
Boise, Idaho 83702
-Informazioa osoa, Euskal Museoaren webgunean, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus