euskal diaspora eta kultura
2010/06/30
PUBLIZITATEA
Boise, Idaho, Estatu Batuak. 'Amuma Says No' (Amumak ezetz dio, nahi du esan, euskanglish-ez) Boiseko euskal giroetan jaiotako taldea da, bertan aurretik sortutako taldeen (Ordago, Gaupasa...) nolabaiteko segida hartu eta urrats propioak eman dituena. Bere kideetako batzuk euskaradunak ditu, eta ahots eta lider duen Jill Aldapek ederki asko eta intentsitate handiz kantatzen ditu, euskara onean, euskal kantuak, izan tradizionalak edo garaikideak. Jill-ekin batera taldekide dira: Dan Ansotegui, trikitixan; Sean Aucutt, panderoan; Spencer Martin, baterian; Rod Wray, baxuan; eta Micah Deffries, gitarra.
Washingtongo aipatu emanaldiez gain, taldea emanaldiz betetako uztail batean sartua da. Aste honetan bertan, ostegunean, Boiseko 'Leku Ona' euskal jatetxean joko du; larunbatean, Nevadako Elko herriko euskal jaietan; igandean, Elko bertako 'Star Hotel' euskaldunak mende bat betetzen duela-eta antolatutako dantzaldi eta festan; hilabete azkeneko Jaialdin ere egunero izango ditu emanaldiak...
-'Amuma Says No' webgunea: www.amumasaysno.com
-El grupo en MySpace: http://www.myspace.com/amumasaysno
-En Facebook: www.facebook.com/pages/Amuma-Says-No/21088496073
-Festival Jaialdi de Boise: www.jaialdi.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus