euskal diaspora eta kultura
2013/04/03
PUBLIZITATEA
Boise, AEB. Boiseko euskal komunitatearentzat, eta oro har, AEBetako bazter guztietatik eta Euskal Herritik etortzen diren ehundaka lagunentzat, Diasporako festarik nagusienetakoa da Jaialdi. Bost urtean behin ospatzen da, Boisen, eta bertan bizi ohi den giroa aparta izaten da: musika, kantua, kirolak, aurkezpen eta ekitaldiak, parranda eta euskal kulturaz gozatzeko grina.
Hurrengo edizioa 2015eko uztailaren 28tik abuztuaren 2a bitartean egingo da, baina antolatzaileak hasiak dira lanean. Hori dela eta, gonbidapena luzatu diete Jaialdin parte hartu nahi duten musika talde, abesbatz, dantza talde edo beste edozein motako artistei. Denbora dexente falta bada ere, horrela taldeek AEBetara bidaiak antolatzeko eta finantzatzeko epe luzeagoa izango dute.
Bidali proposamena
Festan parte hartu nahi duten taldeek euren proposamena aurkeztu behar diote antolakuntzari, aurtengo abuztua amaitu baino lehen. Horretarako nahikoa dute antolakuntzak sortu duen www.jaialdi.com webgunera jotzea eta bertan taldeentzako sortu duten eskabidea betetzea. Lau hizkuntzatan eskuratu daiteke inprimaki hau: euskaraz, ingelesez, gaztelaniaz eta frantsesez.
Antolakuntzak proposamen horien artean batzuk bakarrik aukeratu ahal izango ditu, eta 2013ko azaroan jakinaraziko da nortzuk diren Jaialdin parte hartuko dutenak. Horrela, talde horiek bidaia antolatzeko eta finantzatzeko epe zabala izango dute.
Jaialdik, aukeratutako partehartzaileei, otorduak eta bizitokia eskainiko dizkie uztailaren 28tik abuztuaren 3ra. Partehartzaileen erantzukizuna izango da Boiserako joan-etorriko bidaien ordutegia, ordainketa eta antolaketa egitea.
Kaixo neska-mutilak: Guk, itsaslur bidaiak antolatuko gara bidai bat, Jaialdira joateko. Gainera, nahi dugu antolatuko hegaldi bat Bilbotik. Baina aukera hau, ikusiko dugu litekena edo ez. Nahi ba duzue informazio gehiago, emanen didazue sue email, eta bidaliko dizuet plana. prezioa eta dena. Nire email da karlos@itsaslur.com Laster arte Karlos
karlos agirre, 2014/06/18 11:21
Gustatuko litzaidake jakitea ea badagoen talderen bat bidaia antolatzen ari dena 2015ean Boisera joateko. Mila esker
Maria, 2014/06/11 12:53
Gabon : norbaitek esan diezadake BOISEko jaialdietarako hegaldi bereziak antolatzen diren eta zenbateko kostua izaten duten gutxi gora behera? Agur Ina
ina, 2013/05/26 23:34
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus