euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boisek euskal komunitateko zaindari duen 'San Inazio' festak ospatuko ditu gaur hasi eta datorren igandera arte

2023/07/28

Boiseko 'Oñati' dantza taldeko dantzariak 'San Inazio' prozesioan St Mark elizara euskal mezara joan ondotik artxiboko irudian
Boiseko 'Oñati' dantza taldeko dantzariak 'San Inazio' prozesioan St Mark elizara euskal mezara joan ondotik artxiboko irudian

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. Bertako askok urte osoan itxarondako euskal jaien tenorea iritsi da Boisera, gaur ostiral arratsaldez hasi eta iganderaino luzatuko diren San Inazio Festival edo 'San Inazio' euskal jaiekin. Gogora dezagun San Ignazio dela —hemen ingelesez ere 'San Inazio' deitua— Boiseko euskal komunitateko zaindaria eta, jaien egitarauko parte, bihar arratsaldez Loiolako santuaren irudia prozesioan aterako dutela bertako dantzariek eta ondoko euskal meza nagusian ere aldareko euskal dantzek protagonismo berezia hartuko dutela santua ohoratzen, 'Inazio gure patroi haundia' kantuarekin bukatuko den elizkizunean.

Udalekuko gaztetxoen erakustaldia, bertako eta EHko gizon eta emakume pilotariak, San Inazio prozesio, meza eta dantzak, erromeriak Amerikanuak-ekin, bertako euskal dantzari eta musikariak, Todor Azurtza eta Martin Goicoechea bertsolariak...

Festa egitaraua, baina, gaur arratsaldez hasiko da ingelesez Basque Block izena hartzen duen erdiguneko euskal gunean. Bertan dagoen Anduiza euskal frontoi estali historikoko (1914) hormek gizonezko eta emakumezkoen pilota partiden lekuko izango dira, azken kasu honetan Euskal Herritik etorritako punta-puntako lau emakume pilotarirekin, hala nola Bizkaiko Olatz Arrizabalaga eta Amaia Aldai, Nora Mendizabal gipuzkoarra eta Andrea Capellan errioxarra, "I. Euskal Herria Lau eta Erdiko Txapelketa" edo hemen 1st Basque Country 4 1/2 Tournament deitu dutena jokatzen, gaur kanporaketak eta bihar Final Handia, etzi erakustaldia.

Ekitaldiak Basque Block-en eta Udal Parkean

Egitarauko beste berritasun bat Udalekurekin dator, gaur izango baitu azken eguna uztailaren 20tik hona Boiseko euskaldunak antolatzaile izan dituen 2023ko NABO Udalekuk. Ohi bezala, Udaleku haur eta gaztetxoen erakustaldi batekin bukatuko da, aurten, izan ere, kanpaldiaren amaiera eta San Inazio jaien hasiera marlatuko duena, hau ere Basque Blocken 18etatik aurrera. Larunbat eta igandez, Utah eta Kaliforniako 'Amerikanuak' banda euskal-amerikarra arduratuko da gaueki dantzaldi eta erromerian musika jotzeaz.

BOISE SAN INAZIO JAI EGITARAUA 2023

Uztailaren 28an, ostirala

-4:00pm: Men’s B League Pala
-5:00pm: Men’s A League Pala
-5:45pm: Family Night at the Center Please bring a pintxo to share! questions Christina Gamboa (christinatgamboa@gmail.com)
-6:00pm: Udaleku Performance
-7:30pm: Women’s Handball Semi Final Game 1
-8:00pm: Women’s Handball Semi Final Game 2 with professional athletes from the Basque Country

Uztailaren 29a, larunbata

-7:00am Basque Open at Warm Springs Golf Course questions to Nic Asla (nicolasasla92@gmail.com)
-10:00am Boise vs. San Francisco Pala Game
-11:00am Boiseko Gazteak Performance
-12:00pm Txan Txan Gorriak Performance
-1:00pm Oinkari Basque Dancers Performance
-2:00pm Mixed Pala
-3:00pm Women’s Pala
-4:00pm Women’s Handball Final
-4:30pm Women’s Handball Award Ceremony
-7:00pm Mass with the Boise Oñati Dancers and Biotzetik Basque Choir at St. Mark’s Catholic Church
-7:30pm Bertso event on the Block
-8:pm Street Dance with Amerikanuak

Uztailaren 30a, igandea

-11:00am Picnic at Kristin Armstrong Municipal Park
-7:00pm Women’s Doubles Handball Exhibition Game
-7:00pm Txantxangorriak Performance
-7:30pm Bertsolari Performance
-8:00pm Street Dance with Amerikanuak

Taberna orduak: ostiralean eguerdi ondoko 1:00etatik goizaldeko 1:00etara; larunbatean, goizeko 10etatik goizaldeko 1:00etara; igandean, arratsaldeko 5:00etatik 11:30etara.

Ikus asteburu honetako 'San Inazio Festival' jaiak Boiseko KIVITV Idaho News kanalean:

 


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia