euskal diaspora eta kultura
2012/03/19
PUBLIZITATEA
Boise, AEB. Boise State Universityk Ingeniaritza Elektronikoan doktoretza egiteko bi beka eskaintzen ditu, Boiseko euskal komunitateak eta unibertsiteko Euskal Ikasketa Programak lagunduta. Bekak Ingenieritza Elektronikoan edo Informatikoan lizentziatura edo masterra duten ikasleei zuzenduak dira (edo ikasketa horiek aurtengo abuztua baino lehen burutzen dituztenei).
Bekak matrikularen gastuak ordainduko ditu eta 18.000-24.000 dolarreko bidaia-poltsa emango die ikasleei, ostatu eta egonaldiko gastuetarako. Unibertsitateko Euskal Ikasketa Programak eta Boiseko Euskal Museoak Idahoko euskal komunitatearekin bat egingo dute ikasleei harrera egiteko eta euren festa eta ekitaldietara gonbidatuko dituzte urtean zehar.
Dokumentazioa eta epea
Beka eskatu nahi dutenek apirilaren 15a baino lehen bidali behar dute eskatutako dokumentazioa:
-eskabide inprimakia (Basque PhD Scholarship Application Form)
-itzulpen ez ofizialak
-gomendiozko hiru gutun
-ikerketa arloa zehaztuz interes-adierazpena (horrez gain, honako inprimakia bete beharko dute: ECE Student Research Area Preferences)
Eskabideak e-mailez bidali behar dira BSUko Electrical and Computer Engineering Department sailera (ece@boisestate.edu), “Basque PhD Scholarship” izenburuarekin. Hautatuen izenak maiatzaren 15a aldera jakinaraziko dira. Ondoren, ikasle horiek ingeles maila erakutsi beharko dute.
-Fakultateko ikerketa espezialitateak, hemen
-Informazio osoa, ingelesez, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus