euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boise: BSUk Euskal Diasporaren Eguneko "3. Urteroko Konferentzia Global Birtual"erako gonbitea egin du irailaren 8rako

2023/08/07

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. Boise State University-ko (BSU) Euskal Ikasketek bat egingo dute aurten ere Euskal Diasporaren Eguneko ospakizunekin, izan ere "3. Urteroko Konferentzia Global Birtuala" antolatuz irailaren 8an Boisen, mundu osoko hainbat hizlari eta entzule online bildurik. Gonbitea luzatu diete horretarako euskal gaiak lantzen dituzten akademiko eta ikertzaileei, garatzen ari diren ikerketak hizpide eta solasgai aurkez ditzaten irailaren 8an, Boiseko 8:00etan hasita, Argentinan 11ak eta Euskal Herrian 16:00ak direnean.

Garaiz zaude zeure ekarpena hautagai aurkeztu nahi baduzu. Behin betiko programa eta hizlariak irailaren 1ean adieraziko dira hemen, eta hortxe bertan ipiniko da baita ere Kongresua segitu ahal izateko Zoom esteka. Eta hortxe dira dagoeneko, ikasleek, irakasleek, ikertzaileek edo parte hartu nahi duten pertsonek jarraitu beharreko urratsak eta baldintzak, euren gai eta proposamenak antolatzaileei helarazi ahal izateko.

Abuztuaren 18aren aurretik

Agerpenak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesa ez den bestelako hizkuntzetan ere egin ahal izango dira, baina kasu horietan interesatuek Powerpoint bat ere beharko dute aurkeztu ingelesezko azpitituluekin. Konferentzian parte hartzeko hautagai izan nahi duten pertsona eta lanek emailez zuzendu beharko zaizkio BSUko Euskal Ikasketa Saileko John Ysursa Historia irakasleari, johnysursa@boisestate.edu helbidera, abuztuaren 18aren aurretik helaraziz euren kontsulta edo proposamena.

- Hau izan zen 2022ko edizioko programa



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia