euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boise, AEB: "Dan Ansotegui-k egiten duen guztiak bere euskal kultura ondarera daramatza": irakur artikulua

2021/11/04

Dan Ansotegui Ansots bere jatetxearen kanpoaldean Boisen (arg Joseph A. Lieberman - The Epoch Times)
Dan Ansotegui Ansots bere jatetxearen kanpoaldean Boisen (arg Joseph A. Lieberman - The Epoch Times)

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. Ez da guk egin diogun elkarrizketa, AEBko eta nazioarteko The Epoch Times medio eskuindar garrantzitsuak argitaratu du bere gastronomia orrialdeetan eta erreportaje interesgarria iruditu zaigunez aipatzen dugu. Erreportajearen izenburua, gure itzulpenean, hauxe: "Ezagut ezazu Boisen Euskal Herria bizirik atxikitzen duen sukaldari, jatetxenagusi eta musikaria; egiten duen guztiak bideratzen du bere euskal kultura ondarera". Joseph A Liebermanek sinatzen du (ikus linka testu honen azkenean). 

Bere hirurogeita bat urteekin ibilbide emankorra izan du, dagoeneko Amerikan jaiotako guraso euskaldunen seme den Dan Ansotegui-k. Gaur egun emazte Tamara eta alaba Ellie-rekin batera "Ansots, Basque Chorizos & Catering" (Ansots Euskal Txorizoak eta Etxerainoko Otordu Zerbitzua) darama, iaz pandemia lagun baititu

Zurrunbiloan sartu da berriz, aurretik sortu zituen Boiseko Gernika Taberna edo The Basque Market bezalako ekimenak abiatu eta urte eta izerdi askoren ondotik abiada onean zihoazela saldu ondoren. Lana eta emaitzak, merezitakoak, burua ongi kokatua duen gizon langilea baita. Azpimarratzekoa, bere euskaltzaletasuna eraman ahal izan duela negozioen alorrera, baliagarri izan zaiolarik berari bezainbeste Boisealdeko euska komunitate eta euskaltasunari. Bizimodua hortik bermatu ahal izan duenez, bere astia eta ekimen kulturala gauzatzen joan ahal izan du hainbat proiektutan, haurrak, musika, irakaskuntza euskalgintzan uztatuz.

Boiseko euskaldun ezagunenetako bat den Dan Ansoteguiz hona aste honetan argitaratutako erreportajea.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia