euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bogotáko Euskal Etxea euskal pilota ari da sustatzen Kolonbian, kirol zaleentzako beste aukera bat legez

2009/12/30

Villa Garzongo Txapelketako irudiak, Chaza pilota mota tarteko. Eskuin behe izkinako argazkiaren erdian, Jorge Luis Gacharná, Luis Eduardo Gar´cía Franco alkatea eta Edison Mora Calvache
Villa Garzongo Txapelketako irudiak, Chaza pilota mota tarteko. Eskuin behe izkinako argazkiaren erdian, Jorge Luis Gacharná, Luis Eduardo Gar´cía Franco alkatea eta Edison Mora Calvache

PUBLIZITATEA

Bogotán, bertako Euskal Etxea Fundazioa lan bat ari da garatzen Kolonbian, euskal pilota sustatu eta kirolzale direnentzat edo kirola praktikatu nahi dutenentzat beste aukera polit, interesgarri eta egingarri gisa aurkeztuz. Ahalegin horretan, azaldua diote sostengua Bogota hiriburuko Alkatetzak, unibertsitateek eta kirol elkarte batzuek. Sartzear dagoen 2010erako iragarri dute honez gero Nazioarteko Pilota Jardunaldi batzuk, kantxan, euskal, mexikar, venezuelar eta kolonbiar pilotariak partaide.

Bogota, Kolonbia. Hau guztia, Kolonbian bertako pilota modalitate bereziak praktikatzen diren tokia dela kontutan hartuta. Izan ere zubiak nahi dira eraiki herrietan, besteak beste Chaza izeneko pilota mota bezalakoekin. Hiriburuan, euskal pilota ezagutzera eman eta ikusgai jartzeko, bertako kirolzaleek kirola egiteko beste aukera on eta egingarri bezala ikus eta izan dezaten, Udalarekin, unibertsitateekin eta kirol mailako elkarte batzuekin ari da ahalegina egiten Bogotako Euskal Etxea, euskal elkartetik beretik EuskalKultura.com-i adierazi zaionez.

Kolonbia barnealdean, Putumayoko Villa Garzón herrian amaitu berria da frontoi eta esku huskako txapelketa nazional bat, Chaza modalitatean, herriko Udalaren sostenguarekin eta hamar ordezkaritza partaide, "norgehiagokaren garapena teknika zein antolaketa aldetik bikainak izan direlarik".

2010eko pilota jardunaldiei begira

Bertako moduko esku huskako eta frontoi txapelketa Putumayo departamentuko Villa Garzónen egin da, bertako alkate Luis Eduardo Garcia Francoren babesarekin eta Bogotako Euskal EDtxeko kirol alorra bertan zela, Bogotáko Euskal Pilota Klubeko zuzendari Jorge Luis Gacharná Nieto ordezkari, azken hau euskal pilotaren sustatzaile lanetan ari baita.

"Frontoian lehenik sailkatzen diren lau ekipoak txapelketa kanporatzaile batean hartuko dute parte Cajica udalerriko Aita Pasionisten frontoian eta hortik aterako da datorren urtean etorriko diren euskal pilotariei aurre egingo dien Kolonbiako selekzioa", azaldu dute Bogotako Euskal Etxetik.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia