euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bogota-ko Euskal Etxekoek San Tomas festa ospatu zuten, egunari dagozkion bazkari eta umore onarekin

2010/01/08

Bogotá-ko Euskal Etxera bildutakoen artean, Zuzendaritza Batzordeko kide eta buruzagiak, Euskal Etxeko bazkide eta lagunak eta Euskal Herriko bisitariak ere bazeuden (EE argazkia)
Bogotá-ko Euskal Etxera bildutakoen artean, Zuzendaritza Batzordeko kide eta buruzagiak, Euskal Etxeko bazkide eta lagunak eta Euskal Herriko bisitariak ere bazeuden (EE argazkia)

PUBLIZITATEA

Euskal Herriko bazter batzuetan San Tomas edo Santo Tomas festa egun handia bada ere, baserritarrak hiriratu eta euren produktu eta mozkinak erakutsi eta saltzeko elkarretaratze eta azoka handia, urteko garrantzitsuena seguruenik, Diasporan ez da eskuarki gauza bera pasatzen. Aurtengoan, Kolonbian, Bogotá-ko Euskal Etxekoak, San Tomas egunean, abenduaren 21ean bildu eta ospatu egin zuten, hitz batzuk esanez eta, gehien bat, senidetasun bazkari etga festatxo bat eginez, 'euskal erara' bertakoek esan zutenez.

Bogotá, Kolonbia. Munduko beste leku batzuetan bezala, hemen eguraldi epelagoarekin, baina Bogotáko Euskal Etxekoek urteari adio esan, San Tomas eguna ahalik eta ongien ospatu eta despedida ere egin zuten, lagunekin eta lankideekin bilduz. Elkarrekin egon eta urtea ongi amaitzeko modu bat izan zen, umore onekoa, bazkari baten inguruan festa eginez, 'euskal erara' norbaitek hemen definitu zuenez.

2009 San Tomas 01

[San Tomas eguna ospatuz amaitu zuten 2009 urtea abenduaren 21ean Bogotako Euskal Etxekoek]

2009 San Tomas Bogota 02

[Arreta handiz segitu zituzten bildutakoek balantze, esker on eta zorion hitzak]

2009 San Tomas Bogota 04

[Elkarretaratzeko eta urtea ondo bukatzeko balio izan zuen Bogotako Euskal Etxekoek San Tomasen aitzekian deitutako bilkurak]

2009 San Tomas Bogota 05

[Hitzen, eta agiantza eta borondate oneko topa egiteen ostean bazkaria eta festa egingo zuten Kolonbiako Euskal Etxeko lagunek]

Elkarretaratzea irekia izan zen eta Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kideak, elkarteko bazkideak, bertako gazteak eta Euskal Herriko bisitariak ere bertaratu ziren, guztion artean festa handi bat eginez.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia