euskal diaspora eta kultura
2010/04/26
PUBLIZITATEA
Bogota, Kolonbia. Kolonbiako hiriburutik Euskalkultura.com-era bidalia izan zaigun oharrak dioenez, Gernikako alkatea, Jose Maria Gorroño, martxoaren 26an iritsi zen Bogotara, onarturik beraz Bogotako Euskal Etxet¡k bertara zedin egin zitzaion gonbitea, hain zuzen ere Euskal Etxe aurrean dagoen Gernikako Parkea ezagutu eta esker ona hartzeko aukera izan zezan, besteak beste Gernikako Udalak lagundu eta babestu izan baitu berau berreskuratu eta berdiseinatzeko prozesua.
Gernikako lehenengo zinegotziak errekonozimendu berezia bereganatu zuen Teusaquilloko tokiko alkateak 'Medalla Gran Oficial Teusacá' delakoa ezari zionean.
Bertan eman zituen egunetan, alkateak, besteak beste, Euskal Pilota Txapelketaren inaugurazioan hartu zuen parte, parkean berean, eta Quinta de Bolivar delakoa bisitatu zuen, azkeneko leku honetan Gernikako Arbolaren kimua ari baita hazten. Arbolaren ondoan, plaka bat paratu zuen Gorroñok, Bigarren Mendeurrenaren karietara.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus