euskal diaspora eta kultura
2011/12/06
PUBLIZITATEA
Bordele, Frantzia. Arrakastatsua izan zen Anaigazteak konpainiak Bordelen eskainitako ikuskizuna. Eskualdunen Biltzarra elkarteak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, 250 bat ikusle bildu ziren iragan azaroaren 26ean Bordeleko L'Entrepot antzokira, Cristian Larralde dantzariak eta Maiana Coronado flamenko koreografoak sortu duten ikuskizunaz gozatzeko prest. "Ikusgarrian eta bukaeran emandako txaloen araberan, bai eta ere ondoren izan ginituen komentarioen arabera, erran daiteke ikusleei izigarri gustatu zitzaiela", agertu du Euskal Etxeko lehendakari den David Mugicak.
Emanaldiaren ondoren afaria egin zuten bai ikusleek eta baita Anaigazteakeko dantzariek ere, Haillango Euskal Pilota elkarteak antolatuta. Giro bikaina sortu zen bertan, Les Saltim'bask taldeak alaitua (Haillaneko Asociation de Pelote Basque elkarteko animazio taldea da Les Saltim'bask).
[Flamenko dantzariak Bodarin ikusgarrian (argazkia BordeleEE)]
Euskararen Eguna kalean
Iragan asteburuan, aldiz, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zuen elkarteak. Ostiralean Battittu Coyos euskaltzainak "Euskararen egoera Ipar Euskal Herrian eta oraiko hizkuntza politika" hitzaldia eman zuen euskal etxean. Ondotik, debatea eta zintzur-bustitzea egin ziren.
[Battittu Coyos euskaltzaina Bordeleko Euskal Etxean eman hitzaldian (argazkia BordeleEE)]
Larunbatean, aldiz, euskara Bordeleko kaleetara atera zuen elkarteak. Arratsaldeko lauetan pasa-kalea egin zen Euskal Etxetik Camille Julian plazaraino, elkarteko Gau Eskola eta Etxeko Soinuak taldeek alaitua. Gero irakurketa publikoa egin zen plazan.
Ondoren, euskal etxean, bueltan Aurelia Arkotxa poeta eta euskaltzainburuordeak hitzaldia eman zuen Bernat d’Etxepare, 1545ean 'Linguae Vasconum Primitiae', euskaraz argitara eman zen lehenengo liburuaren egileari buruz.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus