euskal diaspora eta kultura
2011/11/24
PUBLIZITATEA
Bordele, Frantzia. Etzi, azaroaren 26an, Bordeleko 'L'Entrepot' antzokian izango da Anaigazteak talde lapurtarraren 'Bodarin' dantza ikuskizuna. Euskal dantzaren sustraiak mantenduz, berau berriztatzen eta beste dantza estiloetara irekitzen saiatzen da taldea; eta ahalegin horren ondorioa da euskal dantza eta flamenkoa uztartzen dituen 'Bodarin' hau. Anaigazteak-en aldetik Cristian Larraldek zuzentzen du ikuskizuna, eta Maiana Coronado flamenko dantzari eta koreografoaren ekarpena dira bailaor taldearen pauso eta koreografiak.
Hogeita bost dantzarik parte hartzen duten ikuskizunean eta, proposamenaren euskal eta flamenko dantzarien arteko sedukzioa gakoa bada ere, Maskarada, bideo-emanaldiak, sorginak eta beste elementu asko uztartzen dira.
[Maskarada eta fandangoa (argazkia Anaigazteak)]
[Flamenko dantzariak Bodarin ikusgarriaren emanaldi batean (argazkia Anaigazteak)]
Afaria dantzariekin
Euskaldunen Biltzarra euskal etxeak eta Euskal Kultur Erakundeak lagunduta dator ikuskizuna Bordelera, eta hemen Les Alis de la Pelote Basque du Haillan elkartearen, Haillango Udalaren eta France Bleu Gironde-ren sostengua du. Bordeleko aurtengo euskal gertakaria izango dela uste dute Euskal Etxeko arduradunek, eta giro ederra izatea espero dute, ikuskizunaren ostean lagunarteko afari bat ere antolatu baita. Afaria Les Amis de la Pelote Basque du Haillan elkarteak antolatu du eta bertan konpainiako dantzariak ezagutzeko aukera izango da.
Ikuskizunerako edo ikuskizunerako eta afarirako sarrerak aldez aurretik erreserbatu behar dira. Horretarako jarri harremanetan Bordeleko Euskal Etxearekin, e-maila bidaliz hona edo 06 48 20 20 97 telefonora deituz.
-Anaigazteak taldearen webgunea, hemen
-Bordeleko Eskual Etxearen webgunea, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus