euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Blogetan! Sarien banaketa ekitaldia euskal "blogosfera"-ren topagune izan zen

2014/03/07

Saridunak lehiaketaren antolatzaileekin (argazkia AzkueFundazioa)
Saridunak lehiaketaren antolatzaileekin (argazkia AzkueFundazioa)

PUBLIZITATEA

Azkue Fundazioak, Argia astekariaren laguntzarekin antolatu duen "Blogetan!" lehiaketaren sari banaketak euskal blogosferako adituak eta zaletuak bildu zituen atzo Bilboko Euskararen Etxean. Ekitaldian, saridunen izenak iragarri ziren eta sari banaketaz gain, euskarazko blogen egoerari eta etorkizunari buruz solastu ziren partehartzaileak.

Bilbo, Bizkaia. Euskal blogosfera ardatz hartuta, atal ezberdinak izan zituen atzoko jardunaldiak: hitzaldiak; arlo ezberdinetako euskarazko zenbait blog eta blogarien esperientziak; euskarazko blogintzaren egoera ezagutzeko mahai-ingurua; eta, bukatzeko, Blogetan! Blog izarren bila lehiaketako sari banaketa ekitaldia.

Azkue Fundazioak jakitera eman duenez, guztira 115 blogek izena eman zuten lehiaketan. Horietatik bostek jaso dute saria:

Irabazlea: KLAK… eta (Iñaki Gauna)

Irabazlea: Arma, tiro, klik (Amaia Lekunberri)

  • ​Aisialdia kategoria

Finalistak: Katxonderstango Errepublika, Tropela bloga eta Izparringia.

Irabazlea: Tropela bloga (Tropela taldea)

Irabazlea: Euskalnatura (EuskalNatura taldea)

  • Argia aldizkariak blogari berriaren sari berezia eman du baita ere, 2013an zehar sortutako blog berri bat saritzeko asmotan. Blogari berriaren sari hau Gaizka Izagirrerentzat izan zen.

-Informazio gehiago, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia