Bilbo, Bizkaia. Bere blogaren sarrera berri batekin datorkigu Pedro Oiarzabal ikertzaile eta diaspora aditua, pandemiak erabat baldintzatuta bizi dugun kinka eta agertoki zinez berri eta ezezagun honek ekarri digun panoramari euskal diasporaren ikuspuntutik begiratua emanez. Orain arte ezagutu ditugun krisiekin parekorik ez duen egungo egoeran, Urkullu lehendakariak berak esan eta hartutako konpromisoak eta Jaurlaritzak Legebiltzarrari bidalitako plan orokorra, eta hor Diasporari egiten zaizkion aipuak bereizi dizkigu.