Bilbo, Bizkaia. Diaspora gaietan aditua den eta euskal diaspora bereziki ezagutzen duen Pedro J. Oiarzabal ikertzaile bilbotarra bere blogaren sarrera berri batekin datorkigu gaur, oraingoan datorren igandean Euskal Autonomi Erkidegoan egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen harira, izan ere bertan lehiakide diren alderdi politikoek diasporarekiko aurkezten dituzten proposamenei buruzko errepaso txiki bat eginez.
Bere artikulua irakurri nahi baduzu, zuzenean egin dezakezu gure blogen sailean, hemen: Diasporako bozka: minimo historikoa baina erabakiorra?