euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Black to the Moon euskal animazio filmea AEBtan banatzeko akordioa sinatu dute Farcorrek eta Baleukok

2008/03/25

Euskal animazio filmea 2010an egongo da amaituta
Euskal animazio filmea 2010an egongo da amaituta

PUBLIZITATEA

Zenbait hedabidek Hollywoodek euskal animazio filmaren eskubideak erosi dituela argitaratu dute. Baina, Baleuko euskal ekoiztetxeko Miguel Gomez-Tejedorrek EuskalKultura.com-i adierazi dioenez, Durangoko enpresak eta Farcor Estudioak Black to the Moon euskal animazio filma Estatu Batuetan banatzeko akordioa da sinatu behar dutena, azken ikutuak zehazteke. Ardi beltz baten eta zakur baten istorioa kontatzen duen proiektu hau Europan zabaltzeko helburuarekin sortu zen, baina aurre-ekoizpen fasean oraindik, mugak gainditu eta arrakasta ugari lortzen ari da Ozeano Atlantikotik harago. 2010. urtean nahi dute estreinatu.
"Beltza" izena duen ardi baten eta "Kanuto" zakurraren istorioa kontatzen du Baleuko euskal ekoiztetxearen Black to the Moon animazio filmak. Lehenengo pertsonaia nahiko gaiztoa, bihurria da eta ilargira joateko helburua du. Zakurra, berriz, burugogorra. Ezaugarri horiek dituzten bi animaliek oso istorio korapilatsuak biziko dituzte NASAko entrenamendu eremu bateraino iritsi arte. Bertan beste hainbeste esperientzia biziko dituzte, baina dena mezu bat bidaltzeko asmoarekin. 'Ardia eta zakurraren artean sortzen den harremana oso indartsua egitea nahi genuen', adierazten du Miguel Gomez-Tejedor Baleukoko garapen arduradunak. Izan ere, azken denboraldian 'gidoiari garrantzi handia ematen diogu', gehitzen.

Animazio filmean lan egindako 60 langileek 'poztasun izugarria' sentitu dute beraien proiektuaren oihartzuna ikustean. 4,5 milioi euroko aurrekontu batekin, Europan eskaintzeko proiektua zen hasiera batean, baina aurre ekoizpeneko fasean oihartzunak areago egin duela ikustean beste ikuspegi batekin begiratzen diote geroari. Gainerako produktuetan, Gabonetan estreinatuko duten Olentzerori buruzko hirugarren filma prestatzen ari dira dagoeneko. "Olentzero eta oparien ordua" titulupean eta aurrekontu 'askoz gutxiago batekin', maila ona eskaintzea izango dute helburu 'zazpi urte elkarrekin lan egonda, lantalde nahikoa sendo eta indartsua garelako', azpimarratzen du arduradunak.

Zinea, animazioa eta telebistarako programak

Baleuko 1993ko irailean sortu eta filmeen, animazioen eta telebista programen produkzioa helburu duen ikus-entzunezko enpresa bat da. Bizkaiko Durangon kokatuta eta 70 pertsona baino gehiagoko lantalde batekin, Baleukok animaziozko zazpi film ekoiztu ditu. Horien artean daude Goya saria irabazitako "Megasonikoak" edo sari berdinera hautagai izandako Juanjo Elordiren "Olentzero, gabonetako ipuina" eta "Betizu eta urrezko zintzarria".

"Olentzero eta enbor magikoa", trilogiako bigarren luzemetraia izan zen. 2005an ekoiztu zuten eta zenbait lurraldetan saldua izan da, tartean Errusia, Txekiar Errepublika, Polonia, Alemania, Latinoamerika osoan Mexikotik Patagoniaraino, Bulgaria, Dubai, Saudi Arabia, Serbia, Bosnia-Herzegovina, Mazedonia, Montenegro eta Kosovon. Euskal enpresak egindako beste zenbait lan ere egin ditu: fikziozko bi filme, dokumental ugari eta telebistarako hainbat programa.


Lotura interesgarriak

Baleuko enpresaren webgunea
www.baleuko.com

'Olentzero eta subilaren lapurreta' munduko 25 herrialdetan
2007ko abenduaren 27an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia