euskal diaspora eta kultura
2010/02/12
PUBLIZITATEA
Lima, Peru. Euskal sukaldariak joan den asteartetik dabiltza Perun, merkatuak, jatetxeak eta ekoizpen etxeak bisitatzen eta euretatik harrituta eta estonatuta ateratzen dira Peruk eskaintzen dituen baliabide aberatsez, landare, animalia zein espezieak; horiek konbinatzerakoan zur eta lur uzten duten platerak sortzen dituzte euren zapore eta benekotasunagatik, azpimarratzen du Aitor Elizegik, Peruko Berri Agentziak jaso duenez.
Aitortzen du munduko zenbait herrialde bisitatu ondoren eta duela gutxi, esaterako, Tokyon egon ondoren, berak eta bere lagunek interes berezia zeukatela Peru bisitatzeko --areagotua Madrid Fusion azokan ikusitakoarekin-- zuzenean produktu tipikoak esperimentatu ahal izateko eta bertako sukaldaritza eta zapore eta janari ugariak atxikitzeko.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus