euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bizkaiko rockari buruzko dokumentala "Docs Wanted" sarirako hautagai; emaiozu bultzada zure botoarekin!

2013/05/24

"160 metros: una historia del rock en Bizkaia" dokumental proiektuari buruzko bideoko irudi bat
"160 metros: una historia del rock en Bizkaia" dokumental proiektuari buruzko bideoko irudi bat

PUBLIZITATEA

Cuban Hat izeneko kanadiar egitasmoak “160 metros: una historia del rock en Bizkaia” dokumental sailaren proiektua hautatu du Docs Wanted sariaren lehen aukeraketan. Orain, beste hamalau proiektuekin lehian ari da, behin betiko zerrendako partaide izateko. Horretarako, internet bidezko bozketa irekia egin du erakundeak, baina epea oso laburra da: igandean itxikio da botoa emateko aukera. Bizkaiko rockaren historiari buruzko sail hau lagundu nahi baduzu, eman bultzadatxoa!

Donostia-San Sebastián. Etxepare Euskal Institutuak jakitera eman duenez, Cuban Hat kanadiar egitasmoak Mediatag Crossmedia ekoiztetxe bilbotarraren “160 metros: una historia del rock en Bizkaia” dokumentala hautatu du Docs Wanted Sariaren lehen aukeraketarako. Behin betiko zerrendako partaide izateko botoak behar dituzte, beraz, sail honen proiektua lagundu nahi baduzu, gaiari interesgarri eritzen badiozu... eman ezazu botoa hemen, astelehena baino lehen.

Proiektuari buruzko bideo bat eta informazio gehiago, hemen.

Hautatutako dokumentalak zein diren maiatzaren 27an jakinaraziko dute. Sari banaketa, berriz, ekainaren 25etik 28ra Cannes (Frantzia) hirian burutuko den Sunny Side of the Doc nazioarteko azokan egingo da.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia