euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bizkaiko Muruetatik Estatu Batuetara artzain joandako Mariano Araluzeak jarritako 'Bertxo berriak' (1909)

2009/08/06

Nevadako basamortua (argazkia EuskalKultura.com)
Nevadako basamortua (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Duela mende bat Ipar Ameriketako lurretara artzain joandako euskaldun baten lekukotasuna eskaintzen digute Bizkaiko Muruetako Mariano Araluzeak 1909an idatzitako bertso hauek. Jose Ariztimuño 'Aitzol'en familiako batek topatu zituen haren paperen artean. Baliteke hemen lehenengo aldiz argia ikusiak izatea. Guk hona, Serafin Basauriren eskutik ekarri ditugu, Eibar.org foro edo zerrenda bitartekari izan dugula. Serafinek pasatu bezala eman ere --"bere akats eta grafiakin", "erre gangordunak 'rr' bihurtuz halabe", pasatu dizkigu berak--, hainbat euskaldunek erbestean egin zuten bidea, gure historia hurbileko parte dena, gogoan izan dezagun.

Eibar, Gipuzkoa. "Jose Ariztimuño 'Aitzol'en famelixako artzain euskaldun baten bertsuak topau zittuen, mekanografiaturik haren papelen artian. Neri pasau estezen eta hamen jartzen dittut, bateron bati interesatuko jakozelakuan. Bere akats eta grafiakin jartzen dittut (erre gangordunak "rr" bihurtuz halabe); kuriosuak bertsuak, bai artzaiñen historia aldetik eta baitta euskerian aldetik be". Hitz hauekin aurkezten zizkigun Serafin Basaurik Eibar.org zerrendan, segidan argitara ekarri ditugun honako bertsook.

"BERTXO BERRIAK"

Mariano de Araluzeak jarriak.
Nevadako Elkon (1909). (Goi-Ameriketan irarrituak dira).

Amerika´ko mendioste baten
jartzera nua egiak
zergatik emen negarrez dagoz
sarritan neure begiak.
Euskadin zaozen aita eta ama,
arreba eta anayak
dirautxuete emen dauzala
lekuak gustiz nasayak.

Amerika´ra eldu nitxela
atxo pasau da urtebete;
ayta, dirautxut ainbeste negar
neure begiak ein deuste;
baña oraindiño zeure aurrian
berriz be aurkitu neiteke
gauza gustiek baño geyago
zaitudalako maite.

Amagaitik be oindio zerbait
klaru esplikau nai nuke
bere izena gomutau eta
biotxa "tiki ta tauke"!
Amerike´tan dirue irabazi
eytenda geldi geldike...
laster nitxake zeure onduen
pasaje einda ba neuke!

Araluzea... Leandro bera
neure anaya zarrena
Amerike´tan amar bat urte
lanian daroyazena;
sarri neroni eskribidututen:
"Anaya etorri ona"
da orregaitik pentxatxen nuen
emen eguala gauza ona.

Ona etorrita bost illabete
biarrik gabe pasatu;
gizon bateri eginionik
yru eun peso eskatu;
gizon nobliak au entxun eta
zituzen arin prestatu.
¡Onek pagatxen nere gorputxak
sarritan eindu sufritu!

Neure biarra izan zan emen
"kosinerue" le lengo
gau ta egun nitxan neu biarrian
jentie mantenditxeko;
bi illabete biar orretan
batere esdakit zertako
nere denpora kobratu ezda
geratu nitxan txarrago.

Gero andi pe mendira juen
orra ardiek jaboten:
zortxi bat gauten beinbere enitxan
oien ganian etxuten,
zergaitik bertan azeri irrintxek
nituzalako sentitxen.
¡Neure lagunak dirautxuete
triste nitxela aurkitxen!

Denpora orretan egunez berriz
ezerbe eneban neuk jaten
gorputxa berriz debil neukanta
lurrera nitxela jauzten.
Gure Jaungoiko maite laztanak
orduan lagunduteusten
edo ostian moduen baten
antxinen galduko nitxen.

Euskal Erritik neskatillek be
onaño etorten die
jeneralien ardi uezabakin
Geienok ezkontxen die.
Negosiuen plantau ezkero
baitabe arrotuten die
baña neronek gitxi ikusten dot
emendik ardi jabie.

Neu naiz Bizkai´ko seme-semie
Murueta´n jayo ta azie
eta orgaitik bardin badaukat
neskatxa baten faltie;
lastimerik be asko ta asko da
batek be ez gura izatie
baña orregaitik gauza obena
pasientxie artxie.

Damak onaño etortxen dire
-geyenak geure antxien-
baña ezdira errez esautxen
euren soñeko jantxien:
dukesiak lez etxian eta
ganera berriz kalien
sedaz jantxita sonbreruakin
erregiñaren antxien.

Kalifornia´k be ba dau afana
euskal erri gustietan
baña emen bere ezer eztago
gorputxa nekau barikan.
Zek ni onaño ekar nenduan
jarri ote naiz pentxetan:
¡Zigur neukan nik demoniñue
neure barruen tentetan!

Millagarren da bederatxi eun
zortxigarrengo urtie
bagillarengo ogeta seien
zan neure allegadie.
Dirurik barik aurkituten zan
orduan nire boltxie...
Orain be emen nau lengo moduen
mutil zar triste-tristie.

Elko´n (Nevada)

Besarkada papelez agertu ei zan bera, jai-egun baten, euzkaldunak egon oi ziran ostatu-etxean, ta antxe illabetero txindiak jaso. Ogeita bost urte ei dira ori ezkero. Nasai bizi da gaur onein jaubea Gernika´n.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia